Kirola
Azalpena
Geurien be bai egitasmoaren baitan, 2007ko amaieran, kirol-arloan indarrak jartzeko beharra sumatu genuen. Hori dela eta, ekimen txiki batzuk bideratu genituen urte hartan.
2009. urtean Bermeoko kirol-arloko diagnostikoa egin genuen euskararen erabileraren inguruko informazioa izateko. Diagnostikoa egiteko hainbat esparru aztertu genituen:
Esparru horietatik ateratako informazioa aztertu eta hurrengo urteetarako plangintza zehaztu genuen. Bertan jaso genituen aurrerantzean kirol-arloan euskara sustatzeko landu beharreko ildoak.
Diagnostikoa:
Diseinua:
Garapena:
KALINPAN
Prozesu horren guztiaren fruitua da KALINPAN (Bermeon kalean asko dabilenari deitzen zaio horrela), abian dugun sentsibilizazio-kanpainaren protagonista.
Bermeoko kirol-taldeek antolatzen dituzten ekitaldietan parte hartzen du eta berak gogorarazten die bermeotarrei, kirola euskaraz ere egin eta kirolarekin euskaraz goza dezakegula nekerik eta izerdirik gabe.
Horrez gain, kiroldegian, futbol-zelaian, ikastetxeetan… ere presente izaten da Kalinpan. Horretarako, panpinaz gain, hainbat euskarri sortu ditugu, besteak beste, kartelak, pegatinak eta txapak. Bertan antolatzen diren ikastaroetan eta ekitaldietan ere parte hartzen du gure maskotak, han eta hemen euskara gehiago erabiltzeko.
Dokumentuak:
* Klikatu irudiaren gainean tamaina handian ikusteko
Ekimenak
Kirol arloan eragiteko hainbat ekimen jarri ditugu martxan:
Hau hasiera besterik ez da, hemendik aurrera, Kalinpanen burbuilek oraindik ere gehiago zabalduko dutelako euskara gure herriko kirol-eremuan.
Baliabideak
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus