lupa

Bermeon euskaraz

egitasmoak

Guk abizena, zuk

Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique, Echevarria… Zure abizena horreetako bat da? Zenbat aldiz pentsatu dozu abizena euskeratu gura dozula?

Abizenak euskalduntzea oso erreza da. Honako hau egin behar dozu:

  • Bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini gura dozula.
  • Han emango deutsuen eskaera orria zure datuakaz bete.
  • Agiri honeek eroan:
    • Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena be beharko dozu.
    • Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria.
    • Errolda agiria.
    • Ezkonduta bazagoz edo seme-alabarik badozu, familia liburua.
    • 16 urtetik gorako seme-alabarik badozu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia.

Informazino gehiago, Udaleko Euskera Sailean edo Bake Epaitegian.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube