auzoka / Sare hidrografikoa / Uretako erreka
10. Uretako erreka
Kokapena: San Pelaio; III. mapa (B-3; B-4)
Ohar ling.: Erreka hau izen birekin ezagutzen da: Uretako erreka eta Iratako erreka (Ítako erreka).
Oharrak: Erreka honek, Zumarrietape eta Garbola mendiaren iparraldeko isurian ditu bere ekialdeko hiru sorburuak: Sagarraga baserriaren azpitik jaisten den Errekabaltze, Urkidi baserriaren ekialdetik behera doan Urotze eta Gorosoko landan sortzen diren Gisastiko eta Urkidiko errekak. Hiru erreka hauek Gisasti baserriaren azpian elkartzen dira. Beherago, ur honi, hegoaldetik, Armokiko erreka biltzen zaio. Azkenik, Urgitxi baserri inguruan, iparraldetik jaisten diren Kukutzeko errekako (edo Aumerrekako) eta Kandelaiturriko urek loditzen dute. Ondoren, Benguri, Ostiene, eta Azeretxo baserrien behealdetik jarraitzen du Bakioko hondartzan itsasoratzeko.
Ahozkoa:
«ùretako erréka» | 146 |
«ìtako erréka» | 146 |
«Urkitxí» | 146 |
Idatzizkoa:
1844 | Ureta, arroyo | BIBL YrJA 125 |
1855 | Ureta, regata | BUA 39/29. Acreedores |
1869 | Ureta, regata de | BUA 38/1. Leña 2b |