auzoka / Sare hidrografikoa / Iturrizarre (erreka)
7.p. Iturrizarre (erreka)
Kokapena: Almika; VII. mapa (B-4)
Ohar ling.: Ahozko erabileren artean, aldaera osatua aurki daiteke: Iturrizarre. Iturri osagaia duten hitz elkartuetan, sarriagotan aurki daiteke, lehenengo osagaia bukaerako -i gabe: iturburu, iturmendi, iturgaitz. Kasu honetan, aurrerago doa; dardarkari anitza ere galdu egin da. Ik. San Migel auzoko Itubizkar.
Iturrizarre > Ituzarre
i- bokal itxiak -t- herskari ahoskabean bustidura eragiten du:
Iturrizarre > Itzurrisarre
Itusarre > Itzusarre
Kontsonantez bukatutako izenetan gertatzen den moduan, bukaeran -e bokal paragogikoa erakusten du.
Oharrak: Landatxuko ipar-ekialdeko isurialdean sortu eta Aingeruguarda ermitaren eta Agirretxu baserriaren artetik isurtzen da, Artiketxe inguruan Artikerrekara jo arte.
Ahozkoa: