auzoka / Gainak / Zarragoiti (mendia)
Zarragoiti (mendia)
Kokapena: Hiria; VIII. mapa (A-1)
Ohar ling.: 'Zarran' + 'goi' + -ti. Zarran paraje eta baserriaren goialdetik dagoena. Bukaerako -ti, deklinabideko ablatibo marka da, beste toponimo batzuetan ere aurki daitekeena: esate baterako, Uriatzeti edo Urezandi.
Oharrak: Bermeoko herriaren hegoaldean dagoen tontorra (83m.). Mendixka hau Artikerreka eta Zarraneko errekek inguratzen dute, itsasoratu baino lehen.
Mendi gailurrean, manposteriazko harresi antzeko bat dago [1535]. 1745eko agiri batean, Martzana etxearen lurrez aritzean aipatzen dira horma zahar hauek:
«441 estados de tierra que estan confinantes con los estrivios y paredes antiguos de Zarragoiti» [1536]
1824an, Bermeoko harresiko portaleetan lanak egin zirenean, garita bat aipatzen da Zarragoitin:
«Trabajo en las puertas de los cinco portales. (....) una garita en el termino de Zarragoiti» [1537]
J. Angel Iradik ere eman zuen horma hauen berri eta gotorleku baten aztarnatzat hartu zituen [1538]. Herriko harresiaren eraikuntza amaitzeko 1353an don Tello kondeak eginiko Bermeoko alkazar zaharreko harrien dohaintza kontuan hartuta, ez da falta izan Zarragoitiko horma hauek, alkazar honekin identifikatu dituenik [1539].
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1742 | Sarragoitti, biñas de | BUA 1150/1. Culto y clero 114 |
1670 | Zarragoiti, término | BFA. K. 828/1 80b |
1671 | Çarragoitia, viña y mançanal en el térm. de | BEHA A-72/32 |
1744 | Zarragoiti, término | BEHA A-741/48-2 6 |
1740 | Zarragoiti, viña en | BEHA A-71/32 |
1740 | Zarragoiti, viña del término de | BEHA A-61/44-1 zg |
1745 | Sarragoiti, estrivios y paredes antiguos de | BFA. Bust 205/41 |
1775-1831 | Zarragoiti, término | BUA 915. Hipotecas. 1775 6 |
1784 | Zarragoitia, heredad titulada | BFA. Bust 3/16 45 |
1796 | Zarragoiti, términos de | BFA. Bust 581/2 7 |
1798 | Sarragoiti, heredades sitas en el térm. de | BFA. K. 572/4 6 |
1798 | Zarragoitia, alto de la isla o peñón de | BFA. K. 572/4 111 |
1800 | Zarragoiti, viña en | BFA. Bust 203/104 45b,46 |
1804 | Zarragoitia, heredad de | BEHA A-60/43-1 2b |
1804 | Zarragoiti, heredad en | BEHA A-700/10-2 |
1823 | Zarragoyti, heredad en | BFA. Bust 246/5 6b |
1824 | Zarragoiti, garita en el término de | BUA 1592. Cuentas 65b |
1824 | Zarragoitia, término de | BFA. Bust 284/5 5 |
1826 | Sarragoittia, monte de | MAHN C.C.4331/130 10 |
1840 | Zaragoitia, heredad en | BEHA A-77/3-26-VI |
1841 | Sarragoyti, camino para | BFA. Bust 712/2 10b |
1844 | Sarragoiti, monte | BIBL YrJA 71 |
1846 | Sarragoiti, heredad en el término de | BUA 911/1. Actas de concil. 20 |
1892 | Sarragoichi, término | BUA 984. Fincas rust.1892 |
1896 | Zarragoitipe, punto de | BAHP.N.BL 7552 108 |
1897 | Sarragoitia, viña en | BAHP.N.BL 8182 20 |
1910 | Zarragoiti | BUA 1435. Fincas rústicas |
1919 | Zarragoitipe, término | GJE fk:103 L2;182 |
1970 | Zarragoiti, depós. de agua | BUA Inventario de bienes 3 |
1971 | Zarragoiti | BUA 1324/1. Suministro de aguas 4 |
1973 | Zarra-goiti | BBPlBer |
1973-74 | Zarragoitxi | BIBL ErA.EtnB 180 |
__________
[1535] Garcia Camino, Iñaki (2002); 397-398
[1536] BFA. Bust. 205/41
[1537] BUA. 1592. Cuentas; 65b
[1538] Yradi, Juan Angel de (1844); 71
[1539] 1353an Don Tello kondeak, Bizkaiko jaunek Bermeon zuten alkazar zaharreko harriak eman zituen harresiaren eraikuntza amaitzeko (Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793), II; 26).