auzoka / Kostaldea / Ugarrai (haitza)
Ugarrai (haitza)
Kokapena: Hiria; V. mapa (A-2)
Ohar ling.: Bokal itxiaren eraginez, bokal irekia itxi egin da Ugarrai > Ugerrai bihurtuta. Hitz amaierako diptongoa monoptongatu egin da, eta -ai > -i- bihurtu da.
Ugarray > Uguerray > Ugerri
Hiztunen artean, 'ur' + '(h)arri' etimoa zabalduta dago (Bermeoko ugerria, Mundakakoa [1481]...). Ahoz, artikuluz jaso da, generikotasunetik hurbil dagoen erakusgarri. Azkuek bere hiztegian 'ugarri' Bizkaiari eta Gipuzkoari dagokiola adierazten du, baina galdera markarekin.
Artikuluarekin erabiltzean, epentesia txertatu da -i- bokal itxiaren eta artikuluaren artean, eta bokal itxi horrek artikulua gradu batean itxi du.
'Ugerri' + -a > Ugerridxa > Ugerridxe
Oharrak: Kostaldeko haitza. Bermeoko herriaren ipar-mendebalean, Talape eta Tonpoitxikiaren artean, itsasorantz luzatzen den muturra.
Historia Akademiako hiztegiak eta Madozenak agertzen dutenaren arabera, itsasaldearen babeserako, XVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran, kanoi bateria bat egon zen ezarrita puntu honetan.
XIX. mendearen hasieran, olatu-moila eraikitzeko proiektuen artean izan zen bat, Jose C. Uzelaiena, Ugarraitik ekialderantz abiatuta, oso barru zabala utziko zuen moila [1482]. Baina azkenean, eraikitakoa, Bañeratik Bonitoatxeko baixaraino luzatu zen.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1802 | Uguerray, peña | BIBL DccAH/t.2 |
1844 | Ugarray, peñón | BIBL YrJA 47 eta 103 |
1845-50 | Uguerray, punta de tierra | BIBL DccMd |
1857 | Uguerray, peñón | MAP MunV/ItJR-II 24-25 |
1895-1903 | Ugueray, Uguerray | BIBL Lbyr III 403, 404 |
1895-1903 | Uguerraiz, peñón | BIBL Lbyr-III 507-508 |
1905 | Uguer-arri, escollos | BUA 1246/7. Puerto |
1911 | Uguerray, rocas | BUA 1246/11. Mejoras puerto |
1946 | Ugarrarri, piedra de | BIBL C-G.PmPV 32 |
1972 | Uguerrey, punta | BIBL ESEC-GB 5 |
1973-74 | Bermeoko ugerriye | BIBL ErA.EtnB 160-161 |
1982 | Ugerri, Bermeoko ugerriye | BIBL ErA.KTop 263 |
__________
[1481] Erkoreka, Anton (1982-83).
[1482] BUA. 1246/11. Mejoras puerto.