auzoka / Kostaldea / Akatxe (uhartea)
Akatxe (uhartea)
Kokapena: San Pelaio; I. mapa (B-4)
Ohar ling.: Izen honetako bigarren osagaia bokal paragogikodun '(h)atx' da. Lehenengo osagaia, berriz, iluna da. Izan daiteke Akerrota izenean ageri den berbera izatea (Ik. Artika auzoko Akerrota). Elkarketaren ondorioz, ondoan gelditu diren bokalek bat egiteko aukera bi izan dituzte, gaur egun ere biak bizirik daudenak (Ik. 1982ko datuak): Aketze, Akatze.
Bigarren osagaia '(h)atx' denez, kontsonantez amaitutakoa, bokal paragogikoa hartzen du, baina kaletarren artean, amaierako bokal hau gabeko aldaera ere ezagun-ezaguna da.
Oharrak: Matxitxako lurmuturra eta Gaztelugatxe artean. Itsasotik irteten den ehun metroko altuerako kareharrizko haitza da. Honela deskribatzen du 1634an Pedro de Texeirak uharte hau:
«Buelto el cabo dicho de Machaçaco, poco distante de la tierra, está vna ysla alta que llaman Aqueache» [1455]
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1634 | Aqueache, ysla alta que llaman | BIBL TexP 318 |
1793 | Aqueche, islote | BIBL ItJR-I 11 |
1895 | Aquech, islote de | BUA 1179/17 491 |
1895-1903 | Aqueche, peñón | BIBL Lbyr-III 409 |
1902 | Akech, peñones de | BUA 1327/10. Segr. S.P. y Zb. 15 |
1933 | Aketx, isla | BUA 970/17. Presupuestos 1,3 |
1972 | Acaitz o Aquech, islote | BIBL ESEC-GB 16 |
1973-74 | Akatz, islie | BIBL ErA.EtnB 160-161 |
1982 | Akatx, Aketx, Akatxe, Aketxe, isla | BIBL ErA.Ktop 261 |
__________
[1455] Texeira, Pedro de (1634); 318.