auzoka / San Pelaio Gibelortzagakoa / Sanjuanoņetze (parajea)
Sanjuanoñetze (parajea)
Kokapena: San Pelaio; IV. mapa (A-1)
Ohar ling.: Paraje honetan oinatz bat egon da lekuari izena eman diona. Oinatz horri «San Juanen oñetza» edo «Sanjuanoiñetza» esaten diote. Parajeari eta bertatik pasatzen den bideari, berriz, Sanjuanoiñetze; artikulua galduta, eta bere ordez, -e paragogikoa erantsita, kontsonantez amaitutako leku-izenetan gertatzen den moduan.
Oharrak: Arballo edo Axnabarreko hegoaldeko isurian, Kukutzeko errekaren iparraldean. Hemendik izaten zen antzinako Bermeotik Gaztelugatxerako galtzada. Bide honek Arane baserritik gorantz egiten zuen Santa Kruzerantz, ondoren, Zelaiederretako lepotik eta Sanjuanoñetzeko galtzadatik jarraitzeko San Pelaiora heldu arte.
San Juanerako galtzada honetan zehar, harrian landutako hiru oinatz egon izan dira ibilbide honetako beste horrenbeste lekutan jarririk: lehenengoa, San Juan portalen [1436]; bigarrena, Itsasalde baserri parean [1437]; eta hirugarrena, Sanjuanoñetzeko galtzadan, Burgotik San Pelaiorako jaitsieran [1438]. Tradizioak esaten duenez, San Juanek hiru pausotan egin omen zuen Bermeotik Gaztelugatxera [1439].
Ahozkoa:
Oinatzari esateko:
«Sanjuanoñetzá» | 146, 164 |
«Sanjuanen oñetzá» | 025 |
__________
[1436] Ik. V. mapa, D-1.
[1437] Ik. IV. mapa,C-4.
[1438] Ik. IV. mapa, A-1.
[1439] Perez Bilbao, Antonio (1982); 446.