auzoka / Maņu / Zabalene (baserria)
Zabalene (baserria)
Kokapena: Mañu; VI. mapa (B-3)
Ohar ling.: Baserri honek izen ugari izan ditu hiztun batek adierazten duenaren arabera. Idatzizko datuen artean, Mintegi Zabala agertzen da. Hortik, Mintxiri eta Zabalene izenak banatu dira.
Mintegi izenari dagokionez, bokal arteko belarea ahuldu egin da, eta -g- > -r- bilakatu da. Bokal palatalak -t- herskari ahoskabea busti egin du eta asimilazioz, hurrengo bokala itxi egin du.
Mintegi > Minteri > Mintxeri > Mintxiri
Zabale izenari dagokionez, kontsonantez bukatutako leku-izenetan gertatzen den bezala, -e paragogikoa ageri du. Lehenago, artikulua zuen.
Horrekin batera, bokal paragogikodun genitibo marka erakusten du baserri berrien izenetan eta baserrien izen berrietan gertatzen den moduan. Sinkoparen ondorioz, lotura bokala galdu eta ozen biak elkarren ondoan gelditu dira.
Zabal > Zabale > Zabalene > Zabalne
Oharrak: XIX. mendearen erdialdean eraikia. Bilbao eta Aiestaran familien jabetzakoa.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1859 | Mintegui, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Mintegui Zabala, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1889 | Zabala, cas. | BUA 881/12. Deslindes 21b |
1897-98 | Mintegui Zabala, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1938 | Zabalene, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |