auzoka / Maņu / Mungiarrenegoiko (baserria)
Mungiarrenegoiko (baserria)
Kokapena: Mañu; VII. mapa (C-2)
Ohar ling.: Mungiarrenegoiko izenaz aparte (Ik. Mañuko Mungiarrene baserria) Laubidietagoiko, Mutillandiene eta Josemariene izenez ere ezaguna da.
Azken biek, Mutillandiene eta Josemariene izenek, -i- bokal itxi palatalaren ostean sortzen den epentesia erakusten dute hiatoa apurtzeko, bokal paragogikodun genitibo markaren aurrean dagoen -a bokal irekiaren aurrean. Bokal irekia aurreko bokal itxiak asimilatu egin du, eta gradu batean itxi du.
'Mutil (h)andia' + -ne > Mutillandidxane > Mutillandidxene
'Jose Maria' + -ne > Josemaridxane > Josemaridxene
'Mutil' osagaiko bokal itxiak albokarian bustidura eragin du eta -l- > -ll- bilakatu du.
Jose Maria antroponimoan, hitz hasieran dagoen gaztelaniako /x/ fonema egokitu egin da, eta belare ahoskabeak ordezkatu du. Ik. Josene, Demiku auzoan; edo Atakueta, San Migel auzoan.
Josemaridxene > Kosemaridxene
Oharrak: XIX. mendearen erdialdean Francisco Telletxeak eraikia. XX. mendean, Azpitarte familiakoen jabetzakoa agertzen da etxea.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1845 | Munguiarrena de arriba, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1857 | Muguiarragacoa, cas. | BUA Padron 1851(3) 92 |
1860 | Muguiarra Goycoa, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1897-98 | Muguiarra-goicoa, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910-923 | Munguiarrena goicoa, cas. | BUA 866;1435;404. Riqu. rus. |
1921 | Laubidieta goicoa ó Munguiarra goicoa, cas. | GJE fk:2171 L28;215 |
1922 | Muguiarragoicoa, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1934 | Munguiarrena Goicoa, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Muñarnegoicoa, cas. | BUA 685. Fich. sanit. |