auzoka / Maņu / Mungiarrenebeko (baserria)
Mungiarrenebeko (baserria)
Kokapena: Mañu; VII. mapa (C-1)
Ohar ling.: Izen honek, baserri berrien izenetan ageri den bokal paragogikodun genitibo marka erakusten du, Mungiar oinarriari lotuta. Baina lehenengo agirietako datuetan oinarriaren -n- sudurkaria ez dago.
XIX. mendeko lehenengo agerraldi horrek -i- bokalaren osteko epentesia du markatuta, hurrengoetan adierazi ez arren: Muguijarrena. Muñarnegoicoa izenean ere (Ik. Mañu auzoko Mungiarrenegoiko baserria), epentesia adierazi nahi zuten. Aipatutako aldaera horrek sinkopa erakusten du genitibo markako lotura bokala galtzean eta ondorioz, izena, silaba batean murriztu da.
Mungijarrene > Muñarne goikoa
Ahozko beste aldaera batean, dardarkari anitza metatesiz aurreko silabara mugitu da.
Muñarne goikoa > Murdxane
Dardarkaria asimilatu ere egin daiteke:
Mundxarrene > Murdxarrene
Horrela, bilakaera posiblea hauxe litzateke. Oinarriko sudurkaria galdu ostean (bai galdu, ez galdu agertzen da), epentesia txertatzen da, eta ondoren bokal arteko belarea galtzen da, bokalek bat egiten dutelarik. Gero, sinkopatu egiten da, eta kontsonante ozenak -rn- ondoan gelditzen dira. Asimilazioz, dardakariak sudurkariaren lekua hartzen du.
Mungiarrene > Mugiarrene > Mugidxarrene > Muidxarrene > Mudxarrene> Mudxarne
Mungiarrene > Mungidxarrene > Mundxarrene > Mundxarne
Oharrak: XIX. mendearen lehen zatian J. Antonio Sasiainek eta Juan Telletxeak eraikia Mungiagorta edo Mungiarrene izeneko parajean. XIX. mendearen ardialdean, Jose Ignacio Garmendia ere azaltzen da jabeen artean, eta handik aurrera, Sasiain eta Garmendia familiakoen jabetzakoa agertzen da etxea. XX. mendean, Etxebarria, Larrauri eta Aiestaran familiakoen jabetzakoa izan da.
Ahozkoa:
«Mugidxárrene» | 047, 113, 115, 164 |
«Mugídxarrene» | 126, 133, 136, 139, 140, 143, 145 |
«Mugìdxarrenebekó» | 140 |
«Múrdxarrene» | 139 |
«Múrdxane» | 131 |
«Múndxarne» | 143, 144 |
«Laubidìta bekué» | 143 |
Idatzizkoa:
1827 | Muguijarrena, cas. | BEHA A-64/12-6 77b |
1836 | Matacabras, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1845 | Munguiarra, cas. | BUA 1289/2. Montazgos 180-181 |
1845 | Munguiarrena, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1847-1874 | Muguiarra, cas. | BUA 5 |
1848 | Munguiarra, cas. | BUA 1289. Leñas (1848) |
1850 | Munguiarrena, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1854 | Muguiarra, cas. | BUA 946. Ced. vec. |
1857 | Muguiarrena, cas. | BUA Padron 1851(3) 92b |
1859 | Muguiarra o Matacabras, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1859 | Muguiarra, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Muguiarra becoa, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1861 | Muguiarra, cas. | BUA 1289/16. Arboles |
1876 | Muguiarrena, cas. | BUA 39/25. Terren. embarg. 39 |
1877 | Munguiarra, cas. | BUA 244/10. Argomeros 4b |
1881 | Muguiarra, cas. | BUA 929. Argomales |
1897-98 | Muguiarra-becoa, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1901 | Laubidieta becoa ó Munguiarra, cas. | GJE fk:2158 L28;188 |
1901 | Laubidieta becoa ó Munguiarra, cas. | BAHP.N.BL 8571 1535 |
1910-923 | Munguiarrena, cas. | BUA 866;1435;404. Riqu. rus. |
1922 | Munguiarrena, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1933 | Laubidieta becoa ó Munguiarra, cas. | GJE fk:2143 L28;157 |
1934 | Munguiarrena, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Munguiarrena, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |