auzoka / Maņu / Manutxuibarrene (baserria)
Manutxuibarrene (baserria)
Kokapena: Mañu; VI. mapa (B-4)
Ohar ling.: Baserri honek hartzen dituen izenen artean jabearen izenetik datorkiona da ahoz jaso izan den bakarra. Baserri berrien izenek eta baserrien izen berriek daramaten bokal paragogikodun genitibo marka ageri du baserri honek jabearen izenari lotuta:
'Manutxu Ibar' + -ene > Manutxuibarrene
Ostean, ondoan gelditu diren bokalen soilketa etorri da, eta -ui- > -u- bilakatu da. Sinkoparen ondorioz, Manutxu > Mantxu bihurtu da. Hurrengo pausuan, -b- biezpainkaria galdu da, eta ondoan gelditu diren bokalek bat egin dute. Ondoren, txikigarriaren bokal itxia, asimilazioz, erdiko bilaka daiteke (-u- > -o-).
Manutxuibarrene > Manutxubarrene > Mantxubarrene > Mantxuarrene > Mantxurrene > Mantzorrene
Sinkoparen bidez, genitibo markaren lotura bokala galdu egin da.
Mantzurrene > Mantzurne
Mantzorrene > Mantzorne
Badago azken aldaera bat, Manutxu izenaren sudurkaria galdu duena.
Mantzorrene > Mantzorne > Matzorne
Oharrak: XIX. mendearen hasieran Manuel Ibarrak eraikia. Ibarra-Sasiain familiakoen jabetzakoa.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1823 | Manuel Ybarra, casa de | BEHA A-77/3-26-VI |
1827 | Manuchu Ybarra, cas. de | BEHA A-64/12-6 77b |
1845 | Manuchu Ybarra, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1847-1874 | Ibarra, cas. | BUA 5 |
1850 | Manuchuena, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1854 | Ybarra, cas. | BUA 946. Ced. vec. |
1854 | Ibarra, cas. | BUA 946. Ced. vec. |
1857 | Ybarra, cas. | BUA Padron 1851(3) 93 |
1859 | Manuchu Ybar, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Manuchu Ibar, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1869 | Jose Ygnacio de Sasiain | BUA 1289. Red. canon |
1886 | Sagarraga, cas. | GJE fk:740 L10;228 |
1895 | Mañu-echevarri, cas. | BUA 929. Argomales |
1897-98 | Manuchu-ibarrena, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910 | Sagarraga, cas. | BUA 1435. Fincas rústicas |
1938 | Sagarraga, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |
1944 | Sagarraga, cas. | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |