auzoka / Maņu / Hipolitone (baserria)
Hipolitone (baserria)
Kokapena: Mañu; VI. mapa (B-4)
Ohar ling.: Baserri honek, idatziz jasotako datuei begiratuta, bideari lotutako izenak izan ditu. Hiztun batek izen horren berri ematen du, baina irakurrita duela dirudi. Horren erakusgarri, azentua eta toponimoak ageri duen artikulua.
Zabalduen dagoen izenak, baserri izen berriek erakusten duten bokal paragogikodun genitibo marka erakusten du, jabearen izenari lotuta:
Hipolito + -ne > Hipolitone
Leku-izen honek, bustidura erakusten du, -i- bokal palatalak eragindakoa -t- herskarian. Bokal itxi horrek hurrengo bokal erdia itxi du -o- > -u-, ostean bera ere borobiltzeko.
Ipolitone > Ipolitxone > Ipolitxune > Ipolutxune
Hasierako silaban sudurkari bat txertatu da eta bokal itxia erdiko bilakatu da.
Ipolitxone > Inpolitxone > Enpolitxone
Azentuari dagokionez, bai oxitono eta bai proparoxitono azentua duten antroponimoetan azentua paroxitonora egokitzeko joera dago. Kasu honetan, azentua proparoxitonotik paroxitonora egokitu da: Agéda, Brigída, Damáso, Jerolímo, Lazára eta antzekoekin gertatu den bezala, Hipólito > Ipolíto.
Oharrak: XIX. mendearen erdialdean eraikia, 1866 inguruan [1312]. XX. mendearen hasieran etxearen jabea zen Hipolito Sasiainen izenetik datorkio Hipolitone izena.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1847-1874 | Gauvequena, cas. | BUA 5 |
1897-98 | Bideeche, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910 | Bidecoa, cas. | BUA 1435. Fincas rústicas |
1922 | Bidecoa, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1947 | Bidecoechea, cas. | GJE fk:1665 L23;68 |
__________
[1312] BUA. 10. Nomencl.