auzoka / Maņu / Biorgorta (baserria)
Biorgorta (baserria)
Kokapena: Mañu; VI. mapa (C-3)
Ohar ling.: 'Be(h)or' + 'gorta' elkarketa proposatu da, ahozko aldaerari (Biortá) eta idatziz 1897-98an jasotako aldaerari jarraituta (Biorgorta).
Ahoz, Biortá aldaera oxitonoa da, hau da, azentua azken silaban hartzen duenetakoa. Kontuan izan behar da, hitz elkartuetako bigarren osagaia 'gorta' duen leku-izena, gaur egunera bizirik heldu dena, oxitonoa dela: Oidxortá (Ik. Mañu auzoko Oiangorta). Hori dela eta, zaila egiten da, -eta leku-atzizkia ikustea izen honetan; leku-atzizki hori aurreazentuatzailea delako [1295].
Ondorioz, bilakaera hau proposatu da. Lehenengo osagaiko hiatoko bokalak, disimilazioz, -eo- > -io- bilakatu dira, eta elkarketaren ondorioz, ondoan gelditu diren silabak haplologiaz bat egin dute.
'Be(h)or' + 'gorta' > Beorgorta > Biorgorta > Biorta
Oharrak: 1890ean Leoncio Basterretxea Etxebarriak eraikia, Biorreta-Errementaribaso izeneko parajean. Honela adierazten du 1889ko agiriak:
«Leoncio Basterrechea Echevarria adquirió la finca integrado en otro de mayor cabida (denominado Biorreta y Errementaria-baso) por compra al estado en 1889 y la casa por edificación» [1296]
Ahozkoa:
«Biortá» | 124, 126, 127, 128, 129, 130, 131, 134, 144, 145, 146, 164 |
Idatzizkoa:
1889 | Biorreta, casa | GJE fk:2634 L34;159 |
1897-98 | Biorgorta, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910 | Viorreta, cas. | BUA 866. Fincas rústicas |
1910-923 | Viorreta, cas. | BUA 866;1435;404. Riqu. Rúst. |
1922 | Viarreta, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1934 | Biorreta, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Biorta, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |
__________
[1295] Itxurridxeta (Ik. Araneko Iturrieta), Ikúta (Ik. Araneko Ikueta), Árreta (Ik. Artikako Arreta), Arrisurídxeta (Ik. Mañuko Arrizurieta), Iruarrídxeta (Ik. Almikako Iruarrieta), Laubidíta (Ik. Gainetako Laubidieta), Olasárreta (Ik Mañuko Olazarreta) ...
[1296] GJE. fk:2634; L34;159.