auzoka / Maņu / Arrizurieta (baserria)
Arrizurieta (baserria)
Kokapena: Mañu; IX. mapa (A-4)
Ohar ling.: '(H)arri' + 'zuri' + -eta. Baserri honek izan dituen izenen artean, jabearen abizenetik datorren Dondizene edo ugazabaren izenetik datorkion Antone aurkitzen dira (edo Antune; disimilazioz, -o- > -u-), baina ezagunena eta aldaerarik gehien izan duena, Arrizurieta da.
Bokal itxiaren ostean epentesia txertatu da gehienetan hiatoa apurtzeko, -eta leku-atzizkiaren aurretik.
Arrizurieta > Arrizuridxeta
Epentesia txertatuta ez duten aldaeretan, leku-atzizkiko -e- galdu egin da: -eta > -ta.
Arrizurieta > Arrizurita
Bokal arteko -r- dardarkari bakuna ere galdu du, eta bere lekuan epentesi antihiatikoa jaso da, hiatoa apurtzeko.
Arrizurieta > Arrisuieta (Ik. ahozko Arrisuidxeta)
Arrizurieta > Arrizubieta
Dardarkariaren ostean, ondoan gelditu diren bokalak diptongatu daitezke, Arrosidxeta aldaerak erakusten duenez.
Asimilazio prozesua dela eta, bokal itxia ireki egin da: -i- > -e- > -a-.
Arrizurieta > Arrizuridxeta > Arrezuridxeta > Arrazuridxeta > Arrazuidxeta
edo borobildu egin da
Arrizurieta > Arrizuridxeta > Arrezuridxeta > Arrosuidxeta > Arrosidxeta
Arrizurieta > Arrezurieta > Arrosuieta > Arrosubieta
Oharrak: XIX. mendearen hasieran Antonio Arruabarrenak eraikia Arrizurieta izeneko parajean. Antonio Arruabarrena eta Mateo Otamendi, bere aitaordekoarenak ziren baserri hau eta baita Altxurraga, Sartzailleku eta Zubiaur auzoko Elorriaga ere.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1823 | Arrizurieta, caseria de | BEHA A-77/3-26-VI |
1823 | Arrizurieta becua, caseria de | BEHA A-77/3-26-VI |
1824 | Mateo Otamendi, la de | BEHA A-78/4-1 |
1827 | Arrizurieta, cas. | BEHA A-64/12-6 77b |
1827 | Arrizurieta, conc. en | BUA 1625. Conc. de terrenos |
1829 | Mateo Otamendi, vieja de | BEHA A-78/4-1 |
1831 | Erdicoeche, cas. | BUA 915. Hipotecas. 134 |
1831 | Arrizurieta de arriba, caseria de | BUA 915. Hipotecas. 137b |
1833 | Arrizurieta, cas. | BFA. Bust 101/12 3, 3b |
1836 | Antº Arruabarrena, nueva de | BEHA A-78/4-1 |
1836 | Antº Arruabarrena, vieja de | BEHA A-78/4-1 |
1845 | Arrizurieta, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1847-1874 | Arrisurieta, cas. | BUA 5 |
1850 | Arrizurietas, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1852 | Arrisurieta, cas. | BUA 39/3. Enajen. y conc. |
1854 | Arrisurieta, cas. | BUA 946. Ced. vec. |
1857 | Arrisurieta, cas. | BUA Padron 1851(3) 95b |
1859 | Arrisurieta, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Arrisurieta, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1869 | Arizurieta, cas. | BUA 38/1. Leña 3 |
1886-1887 | Arrizurieta, caseria de | BUA 36/1. Leña 4 |
1893 | Arrizubieta, cas. | BFA. K. 2834/6 989-996 |
1897-98 | Arrizurieta, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910-923 | Arrizurieta, cas. | BUA 866;1435;404. Riqu. rus. |
1922 | Arrizurieta, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1925 | Arrizurieta, cas. | GJE fk:2417 L31;176 |
1934 | Arrizurieta, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Arrasurrieta, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |