auzoka / Maņu / Andiriminieta (baserria)
Andiriminieta (baserria)
Kokapena: Mañu; VI. mapa (C-4)
Ohar ling.: Izen honek agerian uzten du, garai batean Zubiaur auzoan dagoen izen berbereko parajean egindako baserri batekiko lotura (Ik. Bakioko Zubiaur auzoko Andramarieta ingurua). 'Andue' + 'imini' + -eta. «Andui, andu, andue: Cepa, parte del tronco de cualquier árbol o planta que esta dentro de la tierra y unida a las raíces. Parece que la forma mejor documentada es 'andui', que puede muy bien venir de andue» [1275]
Hitz elkartuaren lehenengo osagaia, andiri gauzatuta ageri da lehenengo agerraldietatik [1276]. Izan daiteke osagaiaren forma zaharragoa **andure [1277] izatea edo osagaiak fonema antihiatiko bat txertatuta izatea, kasu honetan, dardarkari bakuna. Hitz elkarketan, ondoan dauden bokalak diptongatu egin dira (-ei- > -i-):
'andure' + 'imini' + -eta > Anduriminieta
Bokal asimilazioz, bokal itxi biak hurbildu egin dira: Anduriminieta > Andiriminieta.
Gero, ematen du, bilakaera posible bi izan direla, oinarriko bigarren osagaia kontuan izanik:
Batetik, bokal arteko -n- sudurkariaren galera (Ik. Aretximinieta Artika auzoan).
Andiriminieta (Ik. Andrayminietta) > Andirimieta (Ik. Andramieta)
Ordurako, idatziz jasotakoek erakusten duten moduan, lehenengo osagaia sinkopatuta dago (anduri > andiri > andri) eta horrek etimologia berria eragin du: Andramieta, Andramarieta.
Bestetik, gaur egunera heldu dena.
Andiriminieta > Andiriminita > Andriminta > Andraminta
Leku-atzizkiko -e- bokala galdu egin da: -eta > -ta. Oinarria osatzen duten osagaiak sinkopatu egin dira: iminita > iminta eta andiri > andri. Ostean, herri etimologiagatik andra- bilakatu da.
Gero, oinarriko bokal itxi palatalak leku-atzizkian eragina izan du: herskaria busti du, eta bokal irekia itxi du.
Andraminta > Andramintxa > Andramintxe
Azkenik, baserri berriek izenetan eta baserrien izen berrietan ageri den bokal paragogikodun genitibo marka erantsita izan dezake.
Andramintxe > Andramintxene (Ik. Andraminquene)
Oharrak: XIX. mendearen lehen zatian eraikia. 1845etik aurrera Aranburu familiakoen jabetzakoa izan da. Ez da nahastu behar baserri hau, Zubiaur auzoko beste Andramarieta baserriarekin.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1827 | Andra ermita, cas. | BEHA A-64/12-6 77b |
1841 | Andramarieta, cas. | BFA. Bust 568/14 2b |
1845 | Andramita, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1850 | Andramita, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1857 | Becua, cas. | BUA Padron 1851(3) 93b |
1869 | Jose de Aranvuru | BUA 1289. Red. Canon |
1904 | Andramarieta, cas. | BAHP.N.BL 8577 2482b |
1910 | Andramarieta, cas. | BUA 1032. Fincas rústicas |
1910-1923 | Andramarieta, Mañu-becoa, cas. | BUA 866;1435;404. |
1922 | Andramarietas o Mañuasbecoa, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1934 | Mañubecoa, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Andraminquene becoa, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |
1950 | Andramarieta ó Mañabecoa, cas. | GJE fk:2118 L28;95 |
__________
[1275] Azkue, R. Mª de (1969 [fakz. 1906]). Michelena, L. (1987-): Orotariko Euskal Hiztegia. Euskaltzaindia. Bilbao.
[1276] Bakioko Zubiaur auzoko parajea: 1577-78, Andirimieta. BFA. K. 3174/6; 160-165b
[1277] ** ikurrarekin, berreraiketa edo idatziz jaso gabea adierazi nahi da.