Hirigunea
Alde Zaharra
Portua, Lamera eta Gaztelu
Morondo
Artalde
Dolareaga eta Esparru
Adoberia eta Ondarre
Portale
Almikabidea eta Erregiņazubi
Erribera
Zarragoiti
Kurtzio eta Santa Mariņa
Txibitxiaga
Tala
Sanjuanbidea
Ibarreta eta San Martin
Bilbobidea
Dibio
Aranondo
Artikabidea
Portuburu
Zehaztu gabeak
Arane
Agirre
San Migel
San Andres
Almika
Artika
Demiku
Arranotegi
Maņu
San Pelaio Gibelortzagakoa
Kostaldea
Izaro
Gainak
Sare hidrografikoa
Bakio aldea
|
auzoka / Arranotegi / Mintegitxu (baserria)
Mintegitxu (baserria)
Kokapena: Arranotegi; VII. mapa (D-3)
Ohar ling.: Izen honen aldaerak Mintegitxu izenaren bokal arteko belarearen galeratik sortzen dira. Ostean, ondoan gelditu diren bokalak diptongatu egin dira eta ondoren diptongoa ireki egin da (horretarako joerarik ez izan arren eremu honetan).
Mintegitxu > Minteitxu > Mintaitxu
Ahoz jaso denez, belarea galdu aurretik ahuldu egin da (-g- > -r- > Ø), Mintxiritxu aldaerak erakusten duen moduan. -i- bokal palatalak -t- herskari ahoskabea busti du, eta erdiko bokala itxi du (-e- > -i-), ondokoekin berdintzeko.
Mintegitxu > Minteritxu > Mintxeritxu > Mintxiritxu > Mintxitxu
Oharrak: XIX. mendearen lehen zatian Juan Bta. Asteinzak eta Domingo Gabantxok, bere suhiak, eraikia. 1860ra arte Almika auzokoa izan zen. Urte hartan baserri honekin eta beste batzuekin, Arranotegi auzoa sortu zen (Ik. Arranotegi auzoa). XX. mendean, Ormaetxebarria familiakoen jabetzakoa ageri da baserri hau. Gaur erdi jausita dago.
Baserriari izena, bera dagoen inguruan, XVIII. mendean egon zen mintegitik datorkio (Ik. Zuluetaburu). Mintegi hau, 1772ko agiri batean, 'vibero menor' legez agertzen da, nabarian uzten delarik bi toponimoen arteko lotura ('vivero menor' = mintegitxu).
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1827 | Minteguichu, cas. | BEHA A-64/12-6 77b |
1827 | Minteguichua, concesión en | BUA 1625. Conc. de terrenos |
1831 | Minteuchua, cas. | BUA 1625. Conc. de terrenos |
1836 | Minteguichu, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1841 | Minteguichu, cas. | BEHA A-82/9-3 o.s. |
1845 | Minteguichu, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1847-74 | Minteguichu, cas. | BUA 5 |
1850 | Minteguichu, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1854 | Mintuchu, cas. | BUA 946. Ced. vec. |
1857 | Mintainchu, cas. | BUA Padron 1851(3) 86 |
1859 | Mintegichu, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Minteguichu, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1869 | Domingo Gavancho | BUA 1289. Red. canon |
1881 | Mintegi, cas. | BUA 929. Argomales. 1881 |
1894 | Minteguichu, cas. | BAHP.N.BL 7549 1044 |
1895 | Minteguichu, cas. | BAHP.N.BL 7550 353 |
1896 | Minteguichu, cas. | BAHP.N.BL 8183 744 |
1897-98 | Minteguichu, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910-1923 | Minteguichu, cas. | BUA 866;1435;404. Riqu. rúst. |
1922 | Minteguichu, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1934 | Minteguichu, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Minteguichu, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |
1944 | Minteguichu, caseria | GJE fk:956 L13;134 |
|