auzoka / Arranotegi / Ataun (baserria)
Ataun (baserria)
Kokapena: Zehaztu gabe.
Oharrak: Ez dakigu baserri hau desagertutako etxe bat edo Altxurraga baserri bera ote den.
Agiriek Akulategi parajearen goialdean jartzen dute:
«Lote de leñas en Aculategui. Vagera de la casa de Ataun» [1233]
Frantzuneko atxara datorren, Kantaratxu edo Akulategikoa izan daitekeen erreka, Ataunetik jaisten dela adierazten du agiri batek:
«Regata que baja de Ataun para el molino de Francisco de Jaureguizar (a) Franchua» [1234]
Akulategiko Ataunpe izeneko parajea aipatzen du beste batek:
«Lote 6, argomal sito en el punto de Ataumpe y propiedad de la casa Achurra» [1235]
Esanguratsua da, bestalde, 1860an Arranotegi auzoa sortu zenean, Ataun izeneko etxerik ez aipatzea. Altxurraga baserria izan daiteke edota beste etxe bat, Altxurraga eta Sollubeko iturriaren artean zegokeena. 1860ko nomenklatorrean ez agertzeak, lehenengo aukeraren alde egitera bultzatzen du.
Idatzizkoa:
1823 | Ataon, casa de | BEHA A-77/3-26-VI |
1823 | Ataon, cas. | BUA 5. Riqueza territorial 31 |
1855 | Ataun, casa de | BUA 1289. Leñas (1855) |
1855 | Ataun | BUA 39/29. Acreedores |
1869 | Ataun, casa de | BUA 38/1. Leña 3 |
1876 | Ataun, termino de | BUA 38. Leña |
1879 | Ataun, termino de | BUA 38/1. Leña 4b |
1884-85 | Ataun | BUA 36/2. Leña |
__________
[1233] 1855. BUA. 1289. Leñas.
[1234] 1855. BUA. 39/29. Acreedores.
[1235] 1855. BUA. 39/29. Acreedores.