Hirigunea
Alde Zaharra
Portua, Lamera eta Gaztelu
Morondo
Artalde
Dolareaga eta Esparru
Adoberia eta Ondarre
Portale
Almikabidea eta Erregiņazubi
Erribera
Zarragoiti
Kurtzio eta Santa Mariņa
Txibitxiaga
Tala
Sanjuanbidea
Ibarreta eta San Martin
Bilbobidea
Dibio
Aranondo
Artikabidea
Portuburu
Zehaztu gabeak
Arane
Agirre
San Migel
San Andres
Almika
Artika
Demiku
Arranotegi
Maņu
San Pelaio Gibelortzagakoa
Kostaldea
Izaro
Gainak
Sare hidrografikoa
Bakio aldea
|
auzoka / Arranotegi / Akulategi (baserria)
Akulategi (baserria)
Kokapena: Arranotegi; X. mapa (B-2)
Ohar ling.: Baserri honek izen bi hartu izan ditu: Arriandiaga eta Akulategi.
Lehenengo izena gaur egun ia ez da ezaguna. Idatziz jasotako Arriandiyeta aldaerak, oinarria den hitz elkartua -i bokalez amaitutakoa denez, -eta leku-atzizkiaren aurrean epentesia erakusten du, hiatoa apurtzeko:
Arriandieta > Arriandiyeta
Bigarren izena, Akulategi, XVI. mendean Aquilotegui jaso da, baita -i- bokal palatalak albokarian eragindako bustidurarekin ere: Aquillotegui (Ik. Arranotegi auzoko Akulategi parajea). Nahiz eta [q] grafiaz idatzi, -ui- diptongoa dago. Gero, diptongoak -ui- > -u- eman du. Mitxelenak dioenez, «Hay variantes despalatalizadas, sin desarrollo de i a veces, incluso allí donde el fenómeno no es regular: lab. Akhulo 'aguijada' (Leiç., etc.), b.-nav. vizc. (RS 180) akulu, lab. akilu, pero vizc. Arratia akillo» (Mitxelena, FHV, 1990, 196). Leku-atzizkiaren aurrean dagoen erdiko bokala eratorpen atzizkiaren aurrean ireki egin da (-o > -a).
Aquilotegui > Aqulotegi (bokal asimilazioz Aqulutegui) > Aculategui
Atzizkiaren bokal arteko belarea ahuldu eta galdu egin da, eta ondoan gelditu diren bokalek -ei > -i). Ostean, asimilazioz, ondoko bokal itxien eraginez, bokal irekia gradu batean itxi da (-a > -e).
Akulategi > Akulatei > Akulati > Akuleti
Oharrak: XIX. mendearen hasieran Antonio Ezkiagak eraikia Akulategi izeneko parajean. 1860ra arte Artika auzokoa izan zen. Urte hartan baserri honekin eta beste baserri batzuekin, Arranotegi auzoa sortu zen (Ik. Arranotegi auzoa). Ezkiaga eta Elgezabal familiakoen jabetzakoa izan da.
Ahozkoa:
«Akuléti» | 090, 113, 114, 115, 116, 117, 118, 119, 120, 124, 127 |
«Arriandiága» | 117, 118, 119 |
Idatzizkoa:
1827 | Arriandiaga, cas. | BEHA A-64/12-6 77b |
1845 | Aculutegui, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1847-74 | Aculategui, cas. | BUA 5 |
1850 | Aqulutegui, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1850 | Arriandiyeta, cas. | BUA 1625. Conc. de terrenos 17 |
1854 | Arriandieta, cas. | BUA 946. Ced. vec. |
1859 | Arriandieta, cas. | BUA 888/18. Mozos |
1859 | Aculategui, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Aculategui, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1861 | Aculategui, casa de | BUA 1289/14. Leña 19 |
1867 | Aculategui, caseria de | BUA 38/1. Leña 4 |
1869 | Aculategui, casa de | BUA 38/1. Leña 3b |
1897-98 | Aculategui, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910 | Arriandieta, cas. | BUA 1032. Fincas rústicas |
1910-1923 | Aculategui, cas. | BUA 866;1435;404. Riqu. rúst. |
1938 | Aculategui, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |
1939 | Arriandieta, cas. | BUA 404. Fincas Rusticas |
1944 | Arriandieta, cas. | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
1945 | Arriandieta ó Aculategui, cas. | GJE fk:851 L12;87 |
|