auzoka / Demiku / Kandelarioko ermita
Kandelarioko ermita
Kokapena: Demiku; VIII. mapa (B-2)
Oharrak: Mundakako Andra Mariako elizbarrutikoa. Demikuko ermita hau, XIX. mendera arte, Justo eta Pastor santuen izenpekoa izan zen eta lehenago ermitaren etxea zen Justu baserriaren ondo-ondoan, bidearen beste aldean egon zen. Bere idatzizko lehen aipuak XVII. mendekoak dira; beraietan erakusten denez, Izaroko Madalenera, Gaztelugatxera eta Demikuko ermita honetara, Bermeoko udalak erromeriak egiten zituen inguruen jabetza aldarrikatzeko asmoz:
«El dia del señor San Justo y Pastor que fue y es dia que la dha villa se suele yr en Romeria y a azer sus actos de posesion con los señores del cabildo y de dho regimiento y otros vezinos que concurrieron en la hermita de dhos San Justo y Pastor» [1193]
XVIII. mende amaieratik aurrera, nabaria zen ermita honen egoera txarra. 1797an konponketak egin beharrean aurkitzen zen:
«Texados y reposicion de la hermitta de San Justo y Pastor» [1194]
1819an, denbora luzez itxita egon ondoren, behera botatzea eskatzen da [1195].
«(...) que por su indecencia y estar amenazando ruina está hace tiempo cerrada» [1196]
1934ean, ermita berria zabaldu zen, bidearen beste aldean, lehengoa egon zen lekuaren aurrez aurre, oraingoan Garbikundeko Andra Mariaren izenpean, herriko esamoldean, «Kandelarioko ermita» geratu delarik. Ermita hau berreraikia izan da 1970ean [1197].
Ahozkoa:
«Kandelaidxoko ermitzié» | 056, 156 |
Idatzizkoa:
1645 | Justo y Pastor, ermita | BEHA A-78/6-6 |
1687 | San Justo y Pastor, ermita | BUA AL. 1680-1710 85 |
1696 | San Justo y Pastor, hermita | BUA 1560. Libro de cuentas 27 |
1734 | San Justo y Pastor, camino que va a | BEHA A-72/33 |
1740 | Señor San Justo, hermita de | BFA. K. 377/8 10b |
1796 | San Justo y Pastor, hermita de | BUA 1150/3.Concord. com. sec. y ecl. 4b |
1797 | San Justo y Pastor, hermitta de | BUA 1136. Libr. y recibos 59b |
1819 | San Justo y Pastor, hermita | BUA 1151/8. Permuta bienes S. Roque 2b |
1823 | San Justo y San Pastor, hermita de | BEHA A-77/3-26-VI |
1837 | San Justo y Pastor, hermita de | BEHA A-758/2-53-0 |
1844 | San Justo y Pastor | BIBL YrJA 93-95 |
1987 | Purificación, ermita de Ntra Sra. de la | BIBL ArrG 86-87 |
1987 | Santos Justor y Pastor, ermita de | BIBL ArrG 104 |
__________
[1193] 1696. BUA. 1560. Libro de cuentas; 27.
[1194] BUA. 1136. Libr. y recibos; 59b.
[1195] Arregi Azpeitia, Gurutze (1987); 104.
[1196] BUA. 1151/8. Permuta bienes S. Roque.
[1197] Arregi Azpeitia, Gurutze (1987); 104.