auzoka / Almika / Aldatzeta / Birjiņean beresia
Aldatzeta / Birjiñean beresia
Kokapena: Almika; VII. mapa (B-4)
Ohar ling: Leku honentzat izen bi aukeratu dira fitxa bururako: bata zaharra, jatorrizkoa, Aldatzeta; eta bestea elizari dohaintza egin ostean nagusitutakoa, Birjiñean beresia. Lehenengo osagaiak genitibo marka ageri du.
Birgiñean beresia > Birgiñian beresidxa > Birgiñien beresidxe > Birgiñin beresidxe
Izen honen osagai generikoari dagokionez, epentesia sortu da, -i- bokal itxiaren eta artikuluaren artean, hiatoa apurtzeko. Artikulua ere bokal itxiaren eraginez, asimilazioz, itxi egin da, eta -a > -e bihurtu da:
beresia > beresidxa > beresidxe
Genitibo markarik gabe ere jaso da; lehenengo osagaiko -i- bokal itxiak bukaerako -a > -e bihurtu du:
Birgiña beresia > Birgiñe beresidxe
Oharrak: Almikako elizaren jabetzakoa. Elizatik Artikara jaisten den bidean, Iturrizarre errekaren iparraldetik; Aldatzeta izeneko parajean dago. Horrela adierazten da 1952an Almikako Andra Maria elizaren ondasunak zerrendatzean:
«Jaro de la Santisima Virgen en el termino de Aldatzeta, donado por Pedro de Urquizarria y Antonio de Chindurza en 1652» [1005]
Goiko agirian esaten den legez, beresi hau, Pedro Urkisarriakoren eta Antonio Txindurtzakoren dohaintza izan zen, bertatik ateratako errentak mezatan eta argizagitan erabiltzeko baldintzapean emanikoa:
«La Iglesia parroquial de Sta Mª de Alboniga se halla en posesion de esta finca desde el año de 1652 por donación que le hicieron don Pedro de Urquizarria y don Antonio de Chindurza según consta de la escritura otorgada ante don Antonio de Sorabil. Invirtiéndose las rentas en la celebración de misas y luminario de la virgen, condicion impuesta por los donantes» [1006]
Dohaintza-emaile bi hauek, Artikako Ugarte Torreaz auzitan zebiltzan osaba eta loba ziren: bata, Pedro Urkisarriako, Castro Urdialeseko herritarra, legezko oinordekoa zen; eta bestea, Antonio Txindurtzako, haren osaba, dorrea eta bere lurrak gobernatu ohi zituena [1007].
Aldatzeta parajearen mugak honela zehazten ziren XVII. mendean:
«Aldaseta linda, en parte por la ondonada con el mimbral que Antonio vendió a Diego de Ugarte que es acia la parte de la villa, (...) por la cabecera pegante con el castañal de la parroquia de Alboniga, (...) por un lado, hacia la villa, con xaral vendio a Diego de Ugarte hasta donde taja el rio principal y asi mismo acia la parte de Garalde es pegante dho castañal al camino del acarreo de maderos, (...) por el otro lado acia la parte de Aguirre con el castañal de Pascoal de Aguirre» [1008]
Ahozkoa:
«Birjiñin beresidxé» | 070 |
«Birjiñeberesidxé» | 066 |
«Birjiñien beresidxé» | 061 |
«Birjiñen beresí» | 080, 090 |
Idatzizkoa:
1652 | Aldaseta | BEHA A-79/7-3 2,5 |
1689 | Virgen, castañal de la | BEHA A-78/7-1 30 |
1864 | Jaro de la Virgen | GJE fk:1376 L19;81 |
1903 | Aldaceta, heredad | BAHP.N.BL 8575 1121b |
1934 | Jaro de la Virgen | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Aldaceta | GJE fk:1724 L23;223 |
1944 | Jaro de la Virgen | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
1952 | Aldatzeta | BEHA A-79/10 8 |
1952 | Jaro de la Virgen | BEHA A-79/10 8 |
__________
[1005] BEHA. A-79/10; 8.
[1006] 1864. GJE. fk:1376; L19;81.
[1007] 1652. BEHA. A-79/7-3; 2,5.
[1008] 1652. BEHA. A-79/7-3; 2,5.