Hirigunea
Alde Zaharra
Portua, Lamera eta Gaztelu
Morondo
Artalde
Dolareaga eta Esparru
Adoberia eta Ondarre
Portale
Almikabidea eta Erregiņazubi
Erribera
Zarragoiti
Kurtzio eta Santa Mariņa
Txibitxiaga
Tala
Sanjuanbidea
Ibarreta eta San Martin
Bilbobidea
Dibio
Aranondo
Artikabidea
Portuburu
Zehaztu gabeak
Arane
Agirre
San Migel
San Andres
Almika
Artika
Demiku
Arranotegi
Maņu
San Pelaio Gibelortzagakoa
Kostaldea
Izaro
Gainak
Sare hidrografikoa
Bakio aldea
|
auzoka / San Andres / Nardiz (baserria)
Nardiz (baserria)
Kokapena: San Andres; VII. mapa (B-3)
Oharrak: Nardiz jauntxo familiako loturazko jabetzakoa, hain zuzen, leinuaren etxe nagusia izan zen. Sarritan dorre bezala aipatzen da. Etxe handia eta horma sendoduna da, dorretxeen tankerakoa, hala ere ez da ertaroko bere aipamenik aurkitu.
1514ko fogerazioan agertzen den aipamena, «en la casería de Pero de Nardis ay vn fuego; vibe en el vna muger» [978] ezin daiteke ziurtasunez lotu Nardiz baserriarekin, deskribapenak ez duelako zehazten zein etxe den, ez eta zein auzotan dagoen ere; jabea nor den besterik ez du adierazten.
Nardiztarren jauntxo familia oso nabarmendua izan zen Bermeon. Familia honetako semeak, sarritan izan dira herriko alkate. Beren loturazko ondasunen artean Etxerre, Pedru, Iruarrieta, Paskualetxe eta Zuluetatxu baserriak zituzten. XVII. mendean, hala edo hola, Itubizkar eta Lupetegi baserriak ere familia honetara lotuta zeuden. Herrian bertan ere, Nardizkoenak ziren Zubikoa izeneko etxea eta San Juan kaleko etxe nagusia, baita lehenago Carniceria izena zeukan kaleko beste etxe nagusia ere.
Familia honetako semeen artean ondokoak nabarmentzen ditu A. Zabalak: Tomas de Nardiz y Areilza, errege armadetako ordaintzaile XVII. mendean; Tomas Fernando de Nardiz y Mendoza de Arteaga, Bermeoko alkate eta Bizkaiko Diputatu Nagusi XVII. mende amaieran; Juan Bautista de Nardiz, hau ere Bermeoko alkate eta Diputatu Nagusi XVIII. mende hasieran; Martin Antº de Nardiz y Escoiquiz, Bermeoko alkate XVIII. mendean; Andres Avelino de Nardiz, herriko alkate eta Isabel la Catolica Errege Ordeneko zalduna eta protagonismo berezia izan omen zuena XIX. mende hasierako izurritaldian (Ik. Lazaretoa); Enrique eta Venancio Nardiz, baso-injinerua bata, eta itsas-armadako ofiziala eta Alfonso XIII.aren laguntzailea bestea [979] . Bermeoko kanpoko moila edo Ronpiolasaren eraikuntzarako finantziazioan, bi anaia hauek izan zuten eraginagatik 1912an, lehenago Carniceria eta Santa Barbara izenak zituen kaleari, udalak Juan de Nardiz izena jartzea erabaki zuen, haien aitaren izena hain zuzen: «Cambio de nombre de calle: Carniceria Vieja por Juan de Nardiz, por la intervencion de los hnos. Enrique y Venancio Nardiz en la consecucion del rompeolas (beren aita, Juan de Nardizen omenez) [980] (Ik. Karnazeriakalea).
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1514 | Pero de Nardis, casería de | BIBL Fog1514 235 |
1646 | Nardiz, casa y solar de | BFA. Bust 201/188 161b |
1646 | Nardiz, cas. | BFA. Bust 623/8 21b |
1682 | Nardiz la sussera, cas. | BUA AL. 1680-1710 31b-34b |
1682 | Nardiz la susera, cas. | BFA. K. 377/8 90b, 91 |
1702 | Nardiz, cas. | BUA AL. 1680-1710 275-281 |
1704 | Nardiz, torre de | BFA. Fg. |
1729 | Nardiz, torre de | BFA. K. 3174/6 56b, 185b |
1732 | Nardiz, cas. | BUA 1560. Libro de cuentas 242b |
1740 | Nardiz, casa y caseria | BFA. K. 377/8 90b |
1744 | Nardiz, cas. | BEHA A-62/44-3 |
1745-46 | Nardiz, cas. | BFA. Fg. |
1746 | Nardiz, cassa y caseria de Torre de | BFA. Bust 377/1 9b |
1760 | Nardiz, casa de | BEHA A-73/1-102 |
1775-1831 | Nardiz, palacio y torre de | BUA 915. Hipotecas. 1775 45 |
1791 | Nardis mayor, cas. | BEHA A-78/4-1 1-1b |
1791 | Nardiz, caseria de | BFA. K. 3163/6 68b, 80 |
1796 | Nardiz maior, cas. | BFA. Fg. |
1800 | Nardiscua, cas. | BEHA A-72/33 |
1808 | Nardis-cua, cas. | BUA 1599. Cofradia del S. S. 2b |
1823 | Nardiz, cas. | BUA 5. Estad. riqu. terr. |
1824 | Nardiz, cas. | BFA. Bust 284/5 3b |
1825 | Nardiz mayor, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1828 | Nardiz, cas. | BEHA A-64/12-6 6 |
1840 | Nardis, cas. | BEHA A-77/3-26-VI |
1847-74 | Nardiz, torre de | BUA 5 |
1850 | Nardiz, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1854 | Nardiz, cas. | BUA 946. Ced. vec. |
1859 | Nardiz Naucia, cas. | BUA BUA/5. Nuevo Nomencl. |
1860 | Nardiz mayor, cas. | BUA 5. Nomenclator |
1897-98 | Nardiz nagosia, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1922 | Nardiz Nagosi, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1928 | Nardiz, casa torre | BIBL ZbA1 167 |
1934 | Nardiz Nagosi, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Nardiz, cas. | BUA 1685 |
1938-39 | Nardiz, cas. | BUA 1240/10. Trigos 30 |
1950 | Nardiz, casa solariega | GJE fk:2049 L27;144 |
__________
[978] Enríquez Fernandez Javier eta best. (1997); 235
[979] Zabala, Angel (1928), II; 561-582.
[980] BUA. 1246/11. Mejoras puerto.
|