auzoka / San Andres / Lupetegi (baserria)
Lupetegi (baserria)
Kokapena: San Andres; VII. mapa (B-3)
Ohar ling.: Idatziz, Lupategi sarritan agertzen den arren, Lupetegiren alde egin da fitxa buruan jartzeko, aldaera zaharrena delako. Mitxelenak dioenez, «Lope n. pro.: Lopeandia, Lopegaray, Lopeola, Loperdi, Loperena, Lopetegui (var. Lopategui, Lopetedi)» (Mitxelena, Apellidos vascos, 1985, 123). XVI. mendean Lupe eta Lope oinarridun aldaerak jaso izan dira, behin bakoitza: casa de Martin de Lupetegui eta casa de Juan de Lopetegui (Ik. Artika auzoko Artiketxe baserria).
XVII. mendean, silaba biko oinarriei, elkarketan eta eratorpenean gertatzen zaien moduan, bukaerako erdiko bokala ireki egin da eta -e > -a bilakatu da (Mitxelena, FHV, 1990, 126). Horrela, XVII. mendearen hasieran Lupetegi jaso arren, Lupategi da nagusiki jaso den aldaera. Silaba biko oinarrietan amaierako bokala irekitzea, ez da aldaera zaharrenetan jaso. Berdin gertatu da Arranotegi auzoko Akulategi izenean.
Lopetegui, Lupetegi > Lupategi
XVIII. mendearen lehen laurdenera arte ez da Lopategi aldaera jaso. Ordutik aurrera, Lopategi eta Lupategi aldaerak jaso dira.
Silaba biko oinarrien amaierako erdiko bokala irekitzeko arau horrek indarra galduko zuen (Ik. San Migel auzoko Etxebarriaerreka baserria), eta berriro ere, Lupetegi izatera pasatu zen (beharbada aurreko bokal itxiak eragindako asimilazioagatik), horren erakusgarri den idatzizko daturik ez bada jaso ere.
Ahoz jaso den aldaerak, berriz, Lupe- oinarria du, eta bokal arteko belare ahostuna galduta du (-g- > Ø), ondoan gelditu diren bokalak monoptongatu egin direlarik:
Lupetegi > Lupetei > Lupeti
Oharrak: Auzoko baserri historikoetakoa.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1514 | Martin de Lupetegui, cas. de | BIBL Fog1514 235 |
1637 | Lupetegui, casa | BEHA A-78/6-6 |
1682 | Lupategui, cas. | BUA AL. 1680-1710 31b-34b |
1701 | Lupategui, cas. | BUA AL. 1680-1710 235b-23 |
1702 | Lupategui, cas. | BUA AL. 1680-1710 275-281 |
1704 | Lupategui, cas. | BFA. Fg. |
1723 | Lupattegui, cas. | BFA. Bust 234/2 34b |
1725 | Lupategui, caseria de | BEHA A-81/13-1 10b |
1745-46 | Lopategui, cas. | BFA. Fg. |
1746 | Lupategui, varrio de | BFA. K. 1042/22 10 |
1763-1846 | Lupategui, cas. | BUA 39/1. Enajen. y conc. 1 |
1764 | Lopategui, cas. | BFA. Bust 251/2 59b |
1775-1831 | Lupategui, cas. | BUA 915. Hipotecas. 1775 20b |
1791 | Lupategui, cas. | BEHA A-78/4-1 1-1b |
1796 | Lopattegui, cas. | BFA. Fg. |
1804 | Lupategui, cas. | BEHA A-700/10-2 |
1825 | Lupattegui, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1847-74 | Lopategui, cas. | BUA 5 |
1850 | Lupategui, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1854 | Lopategui, cas. | BUA 946. Ced. vec. |
1857 | Lupategui, cas. | BUA Padron 1851(3) 88b |
1859 | Lupategui, cas. | BUA BUA/5. Nuevo Nomencl. |
1860 | Lopategui, cas. | BUA BUA/5. Nomenclator |
1895 | Lupategui, cas. | BAHP.N.BL 7551 872b |
1896 | Lupategui, cas. | BAHP.N.BL 7552 722 |
1897-98 | Lopategui, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1910 | Lopategui, cas. | BUA 1032. Fincas rústicas |
1916 | Lupategui, cas. | GJE fk:1136 L16;29 |
1922 | Lopategui, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1934 | Lopategui, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | Lopategui, cas. | BUA 1685 |