auzoka / San Migel / Torre (baserria)
Torre (baserria)
Kokapena: San Migel; IV. mapa (D-3)
Ohar ling.: Baserri honek izen bi izan ditu nagusiki: Gastañaga torrea eta Aldauria torrea. Urteak aurrera joan ahala, Torre osagaia mantendu izan da, sarritan, huts-hutsean ageri izan delarik. Gaur egun horrela esaten zaio.
Azkueren arabera, 'aldauria' hitzak, herriaren inguruan, kanpoko aldean dagoena adierazten du. Mitxelenak ere esaten du: «Leiç. aldiriak 'las proximidades' de *aldairi, (...); Oih. Etx'iri 'cercanias de la casa' de *etxa (o etxe) iri, etc.» (Mitxelena, FHV, 1990, 116).
Oharrak: Auzoko baserri historikoa. Dorretxe legez agertzen da dokumentazioan, eta bere jatorrizko izena Gaztañagako torrea da. Baserri honek, armarria erakusten du bere fatxadan; honela deskribatzen du Zabalak [961]:
«cortado; en el 1º media luna acompañada de un roel, y en el 2º banda con cruz llana en jefe y flor de lis en punta, con un roel.»
Martin Ruiz Arteagakoaren jabetzakoa XVII. mendearen hasieran; Urza-Arteaga familiakoa, XVII. mendean, Egi baserriarekin batera. 1677an, Francisco Urzakoa, Maria Concepcion Elexpurukoarekin ezkontzean, Egi eta Torre baserriak hartu zituzten Franciscoren gurasoengandik, eta San Pelaio auzoko Ardantza baserria, Maria Concepcionen gurasoengandik. XVIII. mendean, Renteria familiakoen jabetzan agertzen da; eta XIX. mendean, Juan Bautista Anituakoa, Trifona Renteriakoaren senarraren jabetzakoa izan zen. Anitua, herriko alde liberalekoa izanik, karlistek Egi eta Torre baserriak bahitu egin zizkioten, Don Carlosen 1836ko uztailaren 30ko errege agindua jarraituz. XX. mendearen hasieran, azkenik, Matias Galarzaren jabetzan agertzen da.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1670 | Gastañaga Hermechio | BFA. K. 828/1 3b,14,37b |
1685 | Gastañaga, Torre de | BFA. Bust 180/84 1b |
1701 | Gastañaga, torre de | BUA AL. 1680-1710 235b-237b |
1702 | Gastañaga, ttorre de | BUA AL. 1680-1710 275-281b |
1704 | Gastanaga, Torre | BFA. Fg. |
1745-46 | Torrea, cas. | BFA. Fg. |
1764 | Torrea, caseria | BEHA A-81/14-19 77 |
1775-1831 | Castañaga Torre, casa | BUA 915. Hipotecas. 1775 75b, 76 |
1791 | Torria, cas. | BEHA A-78/4-1 1-1b |
1792 | Aldaurias, Torre de | BEHA A-78/4-1 6 |
1799 | Thorrea, cas. | BFA. K. 460/24 46b |
1802 | Gastañaga, Torre | BFA. Bust 523/4 8 |
1811 | Torre, cas. | BFA. K. 222/9 28 |
1825 | Aldaurias, Torrea de | BEHA A-78/4-1 |
1827 | Torrea, cas. | BEHA A-79/10 3 |
1836 | Torre, cas. | BUA 37/3. Gubernativo 67 |
1850 | Aldauria, Torre de | BEHA A-78/4-1 |
1901 | Torre, cas. | BAHP.N.BL 8570 632 |
1910 | Torre, cas. | BUA 1032. Fincas rústicas |
1922 | Torre, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1924 | Torre, cas. | GJE fk:1074 L15;30 |
1928 | Anitua, [torre] la de | BIBL ZbA1 203 |
__________
[961] Zabala, Angel (1928), I; 169.