auzoka / San Migel / San Migel (baserria)
San Migel (baserria)
Kokapena: San Migel; IV. mapa (D-3)
Ohar ling.: Baserri honen izena kontsonantez amaitzen denetakoa denez, -e paragogikoa erakus dezake. Bokal arteko belare ahostuna ere gal dezake (-g- > è).
Samigel > Samigele > Samiele
Oharrak: XIX. mendearen hasierara arte, San Migel ermitaren etxea izan zen, ez baserria. Elizek eta ermitek beren ondoan elizaren jabetzako etxea izaten zuten, hala zeukan Talako Andra Mariak, Santa Eufemiak, San Andreseko ermitak, etab. 1830 inguruan, etxea, partikularrek erosiz (Manuel Antonio Gazmuri), baserri bihurtu zen. San Migel etxe hau, garai hartan ez zegoen gaurkoa dagoen lekuan: 1876 ingurura arte, ermitaren ondoan egon zen, honen iparraldeko ormaren kontra eta mendebaldera begira, gaurko San Migel baserriaren aurrez aurre. Eraikuntzaren egoera eta orientazio txarragatik, bere aurreko lur sailean, baserri berria eraikitzea erabaki zen; gaur dagoen lekuan. Honela esaten du agiriak:
«Heredad con trozo de viña al oeste de la caseria derribada y ermita (hoy sobre esta heredad se halla construida la casa 'San Miguel'); (...) Norte: camino carril de la barriada; Este: camino carril de la ermita)(...) En atencion al estado ruinoso del edificio descrito al principio y su mala orientacion, se derribó la casa en su totalidad y con sus restos y otros nuevos materiales se edificó otro nuevo edificio tambien de labranza que se emplazó en la heredad frente a la casa contigua» [960]
Gazmuri-Asteinza-Zabala familiakoen jabetzakoa izan da baserri hau.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1761 | San Miguel, casa nueva llamada | BAHP.N.RFA 4300 287 |
1764 | Sn Miguel, casa hermita de | BEHA A-81/14-19 77 |
1791 | San Miguel, cas. | BEHA A-78/4-1 1-1b |
1796 | San Miguel, habitación de la hermita de | BFA. Fg. |
1821 | San Miguel, casa | BUA 1587. Cuentas de fábrica |
1825 | San Miguel, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1827 | San Miguel, hermita y casa de | BEHA A-79/10 3 |
1832 | San Miguel, cas. | BFA. Bust 654/1 |
1835 | San Miguel, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1847-74 | San Miguel, cas. | BUA 5 |
1850 | San Miguel, cas. | BEHA A-78/4-1 |
1854 | San Miguel, cas. | BUA 946. Ced. vec. |
1859 | San Miguel, cas. | BUA 888/18. Mozos |
1860 | San Miguel, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1876 | San Miguel, cas. | GJE fk:1016 L14;73 |
1902 | San Miguel, cas. | BAHP.N.BL 8572 124 |
1922 | San Miguel, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1934 | San Miguel, cas. | BFA. E. KZ. C/76 |
1938 | San Miguel, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |
__________
[960] GJE. fk:1016; L14;73.