auzoka / San Migel / San Migel (ermita)
San Migel (ermita)
Kokapena: San Migel; IV. mapa (D-3)
Oharrak: San Migel baserriaren aurrean. 1974ra arte Almikako Andra Mariako eskumenekoa [956], gaur San Frantziskoko komentuaren elizbarrutikoa da [957]. Irailaren 29an ospatzen da bertako jaia.
Ermita honek, XIX. mendearen hasierara arte, beste eliza eta ermiten antzera, bere etxea eta lursailak izan zituen (Ik. San Migel baserria). Ermita hauek sarritan izaten zuten konponketa beharra. Horrela, 1682an, Elvira Belendizkoak diruak eman zituen San Migelekoa eta beste herriko ermita batzuk konpontzeko. 1705ean, eta 1783an ere, konpontze-lanak egin ziren ermita honetan.
1082an, Donemiliagari egiten zaion zenbait elizaren dohaintzan aipatzen den San Migel elizak, ez du zer ikusirik, ustez, ermita honekin. Hona hemen XI. mendeko aipua:
«et illa ecclesia San Micaelis arcangeli in portu de Vermelio, in ora maris» [958]
Alde batetik, itsaso ertzean dagoela adierazten da eta San Migel ermita Bermeoko mendialdean dago. Bestetik, esanguratsua da eliza hau ecclesia legez aipatua izana eta ez garaiko beste askotan bezala monasterio gisa. Garai hartan, monasterium izenak, patronato partikularrekoak zirela adierazten zuen; eliza hauek, gehien bat, nekazal eremukoak ziren; bestalde, hiriguneko elizak, haietatik bereiziz, ecclesia deitzen ziren [959]. XI. mendeko Bermeoko San Migel 'ecclesia' legez agertzen da eta, hortaz, hiriguneko elizaren bat zatekeen, ez nekazal ingurukoa, eta are gutxiago ermita bat.
Seguruenik, San Migel ermita da auzoari San Migel izena eman diona. Hortaz, ermitaren aipamen goiztiarrena 1632koa izanda ere, auzoa, San Migel izenaz 1618an aipatzen denez, urte horretan, behintzat, ermita hantxe zegoela pentsatu behar da.
Ermita honetako kanpandegian, hilarri baten aztarnak ageri dira.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1632 | San Miguel, hermita de | BFA. K. 893/8 26b |
1644 | San Miguel, ermita de | BFA. Bust 200/295 126 |
1682 | San Miguel, ermita de | BUA AL. 1680-1710 31b-34b |
1682 | San Miguel, hermita de | MAHN C.C. 4228 35 |
1701 | San Miguel, hermita de | BUA AL. 1680-1710 235b-237b |
1702 | San Miguel, hermita de | BUA AL. 1680-1710 275-281b |
1704 | San Miguel, hermitaño de | BUA AL. 1680-1710 345-348b |
1705 | San Miguel, hermita de | BUA 1560. Libro de cuentas 86 |
1723 | San Miguel, ermita de | BUA 915. Ermita de S. Andres 1 |
1763-1846 | San Miguel, ermita de | BUA 39/1. Enajen. y conc. 1 |
1783 | Samiguel, ermita de | BUA 842.Libr. y recibos 87 |
1799 | San Miguel, casa ermita de | BFA. Bust 85/5 |
1804 | San Miguel, hermita de | BEHA A-700/10-2 |
1804 | San Miguel, hermita de | BEHA A-700/10-2 |
1827 | San Miguel, hermita y casa de | BEHA A-79/10 3 |
1837 | San Miguel, hermita de | BEHA A-758/2-53-0 |
1844 | San Miguel, ermita de | BIBL YrJA 93-95 |
1887 | San Miguel, ermita de | BEHA A-81/14-1 1 |
1902 | San Miguel, ermita de | BAHP.N.BL 8572 124 |
1928 | San Miguel, ermita de | BIBL ZbA1 339 |
1952 | San Miguel, ermita de | BEHA A-79/10 8 |
1987 | San Miguel, ermita de | BIBL ArrG 88,89 |
__________
[956] BEHA. A-079/10; 8.
[957] ArrG; 88-89
[958] 1082. Donemiliaga. 247. Libano, Angeles (1995-1999), /H-O; 468. Caro Baroja, Julio (1981); 288. Irigoyen, A. (1986); 12-13/17.
[959] Iturriza Zabala, Juan Ramon (1793), I; 90, 97.