auzoka / San Migel / Mundakatxu (baserria)
Mundakatxu (baserria)
Kokapena: Zehaztu gabe.
Ohar ling.: 'Mundaka' + -txu. Baserri honi, jabearen izenetik (Francisco de Mundaca) datorkio berea. Asimilazioz, -u- bokal itxiak ondoan dagoen silabako bokal irekia itxi du (-a- > -e-) eta beste aldaera sortu da:
Mundakatxu > Mundekatxu
Ahoz, baserri-izen berrietan eta baserri berrien izenetan agertzen den bokal paragogikodun genitibo markarekin ere jaso da.
Oharrak: XIX. mendearen lehen zatian Jose Ormazak (edo Ormaetxeak) eraikia. XIX. mendean zehar, Lartitegi familiaren jabetzakoa izan da baserri hau. 1860. urtera arte, Mañu auzoari zegokion, baina urte hartan, Kantarape eta Errematzane baserriekin batera, San Migel auzora bildu zen.
Baserri honek izen desberdinak izan ditu: 1862-87ko agirian agertzen den Francisco Mundakakoaren izenetik datorren Mundakatxu, alde batetik, eta Gurezua edo Golusuaga, baserria dagoen parajearen izen zaharra, bestetik (Ik. Gorosoaga).
Gaur ez dago Mundakatxu baserriaren aztarna materialik; jausita zegoen 1860rako [955]. Izena bai mantendu dela bera egon izan den parajean: Bilborako errepidearen goiko bihurgune nagusiaren ingurua da Mundakatxu, eta honi dagozkio ahozko adierazpenak.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1823 | Mundacachu, cas. | BEHA A-77/3-26-VI |
1823 | Mundacachu, cas. | BUA 5. Riqueza territorial 31 |
1833 | Mundacachu, casa de | BUA 1592. Cuentas 136b |
1839 | Mundacachu, cas. | BUA 1313/4. Contribución 1 |
1843 | Garusoaga, cas. | BUA 913/2. Actas de concil. 22 |
1859 | Gurezua, cas. | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1859 | Gurezua, cas. | BUA 888/18. Mozos |
1860 | Guresua, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1860 | Gurezua, cas. | BUA 5. Rotul. de calles |
1862-1887 | Burgo, cas. | BUA 1289. Venta de montes 75b |
1894 | Golosoa, cas. | BAHP.N.BL 7549 897b |
1894 | Golosoa, cas. | GJE fk:1775 L24;199 |
1894 | Gorosua, cas. | GJE fk:1775 L24;199 |
1910 | Basunaga, cas. | BUA 1032. Fincas rústicas |
1910 | Besunaga, cas. | BUA 866. Fincas rústicas |
__________
[955] BUA. 5. Rotul. De calles.