auzoka / San Migel / Itubizkar (baserri multzoa)
Itubizkar (baserri multzoa)
Kokapena: San Migel; VII. mapa (A-2)
Ohar ling.: 'Iturri' + 'bizkar'. Etimologia erratuen bidez, inoiz pentsatu eta zabaldu izan dira 'etxe' (Etxebizkar) edo 'itsas' (Itsasbizkar) osagaidun izenak. Ik. San Migel auzoko Itubizkar (parajea). Baina kontuan izan behar da, baserriak Ibiñagako iturriaren buruan daudela, eta inguruan 'iturri' osagaia duten leku-izenak daudela: Iturritxu, Iturralde, Iturriko beresi.
'Iturri' osagaia aurretik duten leku-izenetan erraz-erraza da, amaierako -i galtzea, Iturburun gertatzen den moduan (Ik. Artikako Iturriburu). Baina zenbaitetan, -r- dardarkari anitza ere galdu egiten da: Ituzarre, Ituberrigoicoa (Ik. Iturrizarre, Almikan edo Iturberrigoiko, Artikan).
Aipatutako lehen osagai honetan, aurreko bokal itxi palatalak, asimilazioz, -u- bokalak bere borobiltasuna galtzea ekarri du, eta -t- herskariaren bustidura.
Itubizkar > Itibizkar > Itxibiskar
Ahozko aldaerek beste gertaera batzuk ere jasan dituzte. Bigarren osagaiko bokal itxiaren eraginez, ondoko bokal irekia gradu batez itxi da, eta txistukaria busti da.
Itxibiskar > Itxibisker > Itxibixker
Gaur eguneko joerari jarraituta, oraindik leku-izen honetan indar handirik izan ez arren, kontsonantez bukatzen diren izenetan gertatzen den bezala, -e paragogikoa erakusten du aldaeretako batek, berriemaile zaharrenetariko batengandik jasotakoak.
Oharrak: Lau dira Itubizkar izeneko baserriak: Itubizkarnagusi eta Itubizkartxikerre, zaharrenak, eta Itubizkarbarri eta Itubizkarnagusibarri, eraikuntza berrikoak. Fitxa honetan jarritakoak, zein Itubizkar den zehazten ez duten aipuak dira.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1606 | Ytubiscar, cas. | BEHA A-62/44-2 263b |
1632 | Ytubizcar, casas de | BFA. K. 893/8 7 |
1636 | Ytubizcar, cas. | BEHA A-741/48-2 35b |
1682 | Ytubizcar, cas. | BFA. K. 377/8 90b,91 |
1704 | Ytubizcar, cas. | BUA AL. 1680-1710 345-348b |
1739 | Ytubizcar, caseria de | BUA 1560. Libro de cuentas 306 |
1740 | Itubizcar, casa y caseria de | BFA. K. 377/8 90b |
1775-1831 | Ytibizcar, cas. | BUA 915. Hipotecas. 1775 15 |
1835 | Ytubiscar, cas. | BUA 915. Hipotecas. 1775 148b |