auzoka / San Migel / Etxebarrierreka (baserri multzoa)
Etxebarrierreka (baserri multzoa)
Kokapena: San Migel; VII. mapa (A-3)
Ohar ling.: Baserri honen izena, ahoz, gehienetan, silaba batean murriztu egin da haplologiaz; elkarketan, ondoan gelditu diren silaben antzekotasunagatik.
Etxebarrierreka > Etxebarreka
Oharrak: Etxebarrierreka izeneko baserriak bi dira, eta izen bereko errekaren hasieran daude. 1563an, baserri hauek dauden parajea Etxabarria izenez ezagutzen zen. 1632ko agirian, iadanik, «casas de Echabari ereca» esaten da. Errekaren izenak, parajearen izenean du jatorria, baina ondoren, parajea bera da errekaren izena hartzen duena, hau da Etxebarrierreka; eta hedaduraz, baserriei ere izen berbera egokitu zaie.
Bi baserri hauek, paraje berean egonda, auzo dezberdinetan zeuden: bata errekaren alde batean (San Migel auzo aldean) eta bestea beste aldean (San Andres auzo aldean). Etxebarrierrekabeko, betiko lekuan mantentzen da, San Migel auzoan, erdi jausita; bestea, Etxebarrierrekagoiko, lehenago San Andres aldean zegoena, gerora, San Migel auzoan berreraikia izan zen, beste etxearen goialdean. Fitxa honetan jarri diren aipuak zein etxe den zehazten ez dutenak dira.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1563 | Hechavarria, termino de | BEHA A-62/44-2 206 |
1632 | Echabari ereca, casas de | BFA. K. 893/8 7 |
1678 | Hechavarria, castañal en el termino de | BEHA A-61/10-3 11 |
1701 | Echavarria Reca | BUA AL. 1680-1710 235b-237b |
1726 | Echavarria Reca, casas de | BFA. K. 145/27 10 |
1790 | Echevarri Erreca, riach. que baja de | BEHA A-741/48-2 |
1848 | Echevarrierreca | BUA 915/1. Juic. verbales 114 |
1857 | Echevarriaerreca | BUA Padron 1851(3) 89b |
1902 | Echebarri-erreca, cas. | BAHP.N.BL 8572 127 |