auzoka / Agirre / Saitu / Foteroane (baserriak)
Saitu / Foteroane (baserriak)
Kokapena: Agirre; IV. mapa (D-3)
Ohar ling.: Bokal itxi palatalak herskariaren bustidura eragin du. Aldaera busti hauek XX. mendearen hasiera ingurutik jaso izan dira.
Saitu > Saitzu
Oharrak: Bermeotik abiatuta, Agirre auzoaren hasieran, Saitu izeneko parajean, kokatuak:
«La zona rural para los efectos comienza (en) Aguirres, (en) el caserio Foteruena» [932]
Gaur zutik bat gelditzen bada ere, bi baserri izan ziren, bata bestearen ondoan, bien erditik Agirre auzoko bidea igarotzen zelarik. Zaharrena, Saitu, gaur zutik dagoena da, Vicente Galarzak XIX. mendearen erdian eraikia. Bestea, gaur txaletak dauden tokian zegoena, Foteroane izenaz ezaguna («fotak» egiten zirelako bertan), zerbait beranduxeago eraiki zen, 1869 inguruan. Baserri biak agertzen dira dokumentazioan Saitu izenaz. Beste izenak, Galarza, Igartua eta Aguirre-becoa gaur zutik dagoenari dagozkio; Vaporenecua eta Saituchu, berriz, desagertutakoari. Nahasmena handitzeko, gaurko ahozko erabileran, Foteroane izena zutik dagoen baserriari ere egokitzen zaio.
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1847-1874 | Zaituchu, cas. | BUA 5 |
1847-1874 | Zaytueta, cas. | BUA 5 |
1857 | Galarza, cas. | BUA 1851. Padron |
1859 | Galarza, casa nueva de | BUA 5. Nuevo Nomenclator |
1860 | Zaitua, cas. | BUA 5. Rotul. de calles (1860) |
1881 | Saitua, cas. | BUA 929 |
1895 | Saitua, cas. | BUA 929 o.s. |
1897-98 | Aguirre-becoa, Zaitua, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1897-98 | Vaporenecua, cas. | BUA 10. Nomencl.1897-98 |
1899 | Foteruena, cas. | BUA 1250/7. Perros |
1899 | Vaforenecua, cas. | BUA 1250/7. Perros |
1900 | Saitua-becoa, cas. | BAHP.N.BL 8361 1401 |
1904 | saitua, cas. | BAHP.N.BL 8576 573b |
1910 | Saichu, cas. | BUA 866. Fincas rústicas |
1910 | Saitua, cas. | BUA 1435. Fincas rústicas |
1922 | Zaitua, cas. | BFA. E. KZ. C/2 |
1938 | Igartua, cas. | BUA 1685. Fich. sanit. |
1944 | Saitua, cas. | BUA 406/3,4 eta 353/3,4,5 |
__________
[932] 1899. BUA. 1250/7. Perros.