auzoka / Agirre / Agirre (baserria)
Agirre (baserria)
Kokapena: Agirre; IV. mapa (D-3)
Ohar ling.: Ik. Agirre auzoa.
Oharrak: Auzo honetan lau baserri daude Agirre izenaz ezagutzen direnak: Pellune, Arrietane, Auzoko eta Agirrebarrenengo (gainera, Saitu eta Kalene ere agertzen dira zenbaitetan Agirre izenaz). Dokumentazio idatzian, Agirre izen soilaz azaltzen direnean, zein den zehaztu gabe, zaila gertatzen da baserria identifikatzea.
XVIII. mendeko aipuetan baserri hauek zerbait zehaztuago agertzen diren arren (jabearen izena, behekoa edo erdikoa,...), ez dago argibide handiegirik oraindik zein etxez ari diren. XIX. eta XX. mendeetako datuak besteekin parekatuz, agiriek behin eta berriz «Aguirre de Anasagasti» izenaz ematen dutena Auzoko dela pentsa daiteke, eta «Aguirre de Zurbituaga» legez agertzen dena, Arrietane. Fitxa horietan ematen dira, hortaz. Aparteko fitxa du, ordea, «Aguirre de Ugarte» izenekoak, ez baitugu baserri hau zein den argitu.
Jabeen erreferentziarik gabe eta Agirre izen soilez agertzen direnak ere, aparteko fitxa honexetan azaltzen dira. Kasu hauek, hortaz, agertzen diren eran ematen dira, zein den identifikatu gabe.
Idatzizkoa:
1514 | Aguirre, caseria de | BIBL Fog1514 235 |
1637 | Aguirre, casería. Marina de | BEHA A-78/6-6 |
1643 | Aguirre, casería | BFA. Bust 180/35 67 |
1645 | Aguirre, casería | BFA. Bust 201/54 119b |
1701 | Aguirre de Ugarte | BUA AL. 1680-1710 235b-237b |
1702 | Aguirre de Ugarte | BUA AL. 1680-1710 275-281b |
1704 | Aguirre, casería. | BFA. K. 3174/6 47b |
1749 | Aguirres, casería. | BEHA A-82/9-3 30b |
1775-1831 | Aguirre, casería. | BUA 915. Hipotecas. 1775 23b |
1790 | Aguirre, casería. | BEHA A-741/48-2 |
1831 | Aguirre, caserío | BEHA A-741/48-02 |