auzoka / Arane / Santa Kruz (ermita)
Santa Kruz (ermita)
Kokapena: Arane; IV. mapa (B-2)
Oharrak: Santakruzko landan egon zen, Sanjuanbidean. Aurkitu den bere aipamen zaharrena 1633koa da. 1796an hondatu zen eta bere ondasunak 1829an enkante publikoan saldu ziren Andra Mariako eliza berriaren eraikuntzan laguntzeko [904]. Azken aztarnak 1960ean desagertu ziren, hondeamakina baten eraginez [905].
1696ko agiri batek adierazten duenez, Errosarioaren eta San Joseren prozesioa egiten zen bertara:
«data al ermitaño de Sta Cruz por la zera y vino que puso en 12 dias que en dha hermita estuvieron llevando la prozesion Ntra Sra del Rosario y el Glorioso S. Joseph» [906]
Ospetsua zen, San Gregorioko urarekin Santa Kruzko ermita honetatik egiten zen lur eta soloen bedeinkapena ere:
«30 reales por el desayuno el dia en que se va a la ermita de Santa Cruz a bendezir los campos con agua de San Gregorio» [907]
Angel Zabalaren esanetan, Berruezako San Gregorioko elizatik ekartzen zen ur hau [908]. Lizarra aldeko Suruslada herriaren gaineko mendian aurkitzen da San Gregorioren basilika. Hantxe, zilarrezko buru baten barruan gordetzen diren santuaren hezurretatik pasarazten den ura da lurrak bedeinkatzeko erabili ohi dena.
XVIII. mendean, harrizko hiru gurutze eraiki zituen udalak Bermeoko zenbait lekutan, eta horietako bat Santa Kruzen izan zen:
«Trabajos de fijación de las tres cruces puestas en el Torrentero, otra en la Atalaia y la tercera en la cima de Santa Cruz» [909];
«Reposicion de una cruz tallada de piedra jaspe que se hallaba demolida y caida en el suelo junto a la ermita de Santa Cruz» [910]
Nabaria da ermita honen izenaren eragina, bere inguruan dauden osagai geografiko guztietan azaltzen baita: baserriak, errekak, landak, mendiak, iturriak, eta paraje guztiak Santa Kruz izena hartzen dute.
Ahozkoa:
«Santakrùsko ermitzié» | 001 |
Idatzizkoa:
1633 | Santa Cruz, hermita de | BFA. K. 738/018 43b |
1653 | Santa Kruz, ermita de | BUA 972/1. Escrituras censales 17 |
1653 | Santa Cruz, ermita de | BUA 972/1. Escrituras censales 17-18 |
1682 | Santa Cruz, ermita de | MAHN C.C. 4228 35 |
1690 | Santa Cruz, hermita de | BUA AL. 1680-1710 122b-123 |
1696 | Santa Cruz, iglesia de | BUA 1560. Libro de cuentas 24, 25 |
1732 | Santa Cruz, ermita | BFA. Bust 189/15 |
1734 | Santa Cruz, ermita de | BUA 1560. Libro de cuentas 264b |
1736 | Santa Cruz, ermita de | BUA 1560. Libro de cuentas 282 |
1738 | Santa Cruz, ermita de | BUA 1560. Libro de cuentas 294 |
1741 | Santa Cruz | BIBL Lbyr-VI 240 |
1793 | la Cruz, (dos dela advocación de), ermita de | BIBL ItJR-II 30 |
1796 | Santa Cruz, herm. arruinada de | BUA 1150/3.Concord. com. 10 |
1799 | Santa Cruz, hermita de | BUA 1136. Libr. y recibos 35 |
1802 | Santa Cruz, ermita de | BUA 1136. Libr. y recibos 80b |
1928 | Santa Cruz, ermita de | BIBL ZbA2 539 |
1987 | Santa Kruz, ermita de | BIBL ArrG 94 |
__________
[904] Zabala, Angel (1928), II; 539.
[905] Arregi Azpeitia, Gurutze (1987); 94.
[906] 1696. BUA. 1560. Libro de cuentas; 24.
[907] 1736. BUA. 1560. Libro de cuentas; 282.
[908] Zabala, Angel (1928), II; 539.
[909] 1778. BUA. 968/2. Libr. y recibos; 56.
[910] 1802. BUA. 1136. Libr. y recibos; 80b.