Oharrak: Iparraldeko puntan, euskal kostaldeko lurmutur aurreratuena da eta horregatik marinelengatik ezagunena. Henaok toponimo honen forma desberdinak ematen ditu:
«Machachaco le llaman los naturales; Ocampo, libr 1 cap 3 le nombra Machicao; Garibay, libr 3 cap 1 le dice Machazacu» [888]
Ahozkoari dagokionez, zera adierazten du Erkorekak:
«Bermeoko arrantzale batzuk eta lurmutur famatu horretan bizi diren baserritar zaharrak Matxakú esaten diote eta asko gutxiagok Matakú; Matxako mundakakoak, Matzaku ondarrutarrak, eta abar.»[889]
Zentzu zabalean, Galdiz parajeari zehatzago, Galdizko iparraldeari Matxitxako ere esaten zaio. Baita ere «Kabu aldea»: Inguru honetako baserriak, Kabukoak dira.
XIV. mendeko Arzabala lurmuturra [890], Azaola izeneko parajearekin egon daiteke lotuta, leku honi XIX. mendean Azabala edo Azabaleta deitzen baitzaio zenbaitetan [891]. Horrela baledi, Arzabala hau, Matxitxako lurmuturra daiteke.
Honela deskribatzen du 1634an Pedro de Texeirak Matxitxako lurmuturra:
«Desta uilla y puerto de Bermeo se entra la costa en la mar. Media legua aze hun cabo que llaman de Machaçaco, donde todos los nauíos que nauegan por este mar bienen a reconoçer por ser el que más en él se entra. Entre este cabo y la uilla de Bermeo se aze una ensenada donde dan fondo muchos nauíos de corsarios. Quedando abrigados con la altura del cabo de los bientos que más ofenden esta costa, dezenbarcan en tierra y azen agua y leña con mucha comodidad sin que se les estorue y muchas uezes tienen en tierra quien vigía la mar y, en descubriendo algún nauío, le salen al encuentro.» [892]
XIX. mendean, Iradik azaltzen duenez, Matxitxakon, Probintziak, talaiari edo behatzaile bat matentzen zuen hurbiltzen ziren itsasontziei buruz informatzeko eta baita arrantzaleen zerbitzuan itsasaldiaren berri emateko ere [893]. 1748an behatzaile bati egindako ordainketa azaltzen da agiri batean:
«a Frcº Antº de Garramuñu por 4 dias que ocupó de atalayero en la punta de Machichaco» [894]
Gaur bi itsasargi aurkitzen dira mutur honetan, bat Farolzarra, behealdean eta beste bat gorago, modernoa, lehen mailakoa. 1850ean dokumentatua azaltzen da itsasargia [895].
Bestalde, Matxitxakoko harria sarri erabili izan da eraikuntza lanetarako. 1742an esate baterako:
«Barcadas de lossa conducida a dha obra (fortines y texavanas) desde Machichcº» [896] (Ik. Kargaderoa)