Oharrak: Kurtzezarreko menditik Matxitxako muturreraino luzatzen da. Iturrizak eta geroago Labayruk azaltzen dutenez Matxitxako mendiari antzina ematen zitzaion izena da [847].
1.300ean, Bilboko fundazio agirian, Ollargan mendiaz aritzean, Galdizkoaren aipamena egiten da, Jaunaren jabetzakoa eta, hortaz, prebostearen zaintzapekoa zela adieraziz:
« et el mío monte de Ollargan que guarde el mio Preboste de este lugar, ansí como le guarda el mio Preboste de Bermeo el monte de Galdiz» [848]
Hala ere, dirudienez, Bermeok berea zela frogatu omen zuen Lope Diaz Harokoaren aurrean 1282ko urriaren 7an [849].
Bermeok historian zehar izan duen baliabide ekonomiko emankorrenetarikoa izan da eremu hau. Bertako basoek burdinoletarako ikatza egiteko egurra ematen zuten:
«(...) reconozer el monte de Galdiz si estaba zedo para convertir en carbon» [851]
«Dar lumbre a una porzion de leña del monte de galdiz porque dho fuego no saliese del territorio vendido a los ferrones» [852]
Behin baino gehiagotan hipotekatua ere izan zen mendi hau, herriak izan zituen jurisdikziozko auziak ordaintzeko edota, beste kasu batean bezala, udaletxe berria eraikitzeko:
«Por necesidad de dineros para acudir al pleitto sobre jurisdiccion en la Real Chancilleria de Valladolid. Hipoteca de propios, rentas y montes concejiles: Galdis, Ureta y Aranbalça» [853]
«Hipoteca de bienes y propios municipales para la construccion del ayuntamiento: montes de Galdiz que estan a la orilla del mar(...)» [854]
Portuko moilak eta beste eraikin batzuk konpontzeko zura ateratzen zen Galdizko basoetatik:
«Decreto para que se repare la escala del vocal y la pared de la ermita de Santa Clara del Puerto Menor. Se da licencia para 30 pies de robles en el termino y monte de Galdiz»[855]
Galdizko parajea XIX. mendera arte eremu gisa (populaziorik gabeko zentzuan) mantendu zen. Oihana izango zen nagusi bertan. Ezaguna da hango basoen, larren eta harrobien ustiaketa. Galdizko mintegi nagusi bat ere mantentzen zen, basoak berriztatu behar zirenerako. Eta arerioek Bizkaiko kostaldea mehatxatzen edo erasotzen zutenerako gotorlekuren bat edo beste ere bazegoen inguru honetan, zehatz ez dakigu non baina.
XIX. mendean hasi zen baserrien eraikuntza Galdizen: Madari, Sartzailleku, Talaiape (mendearen lehen zatian), Gorostadi, Peruarezti, Bidekoetxe, Erdikoetxe, Grandene, Filomena (mende erdian), Muskerritxune, Bekoetxe (apur bat geroxeago), Albarezene, Iturrieta, Piezaetxe, (mendearen bigarren zatian), Juliane eta Erletxe (XX. mendearen hasieran).
Hala ere, badago 1694ean udalari egindako baimen eskari bat baserria eraikitzeko, ez dakigularik gauzatu ote zen ala ez eraiketa hura:
«Pedimiento de Juan Antonio de Urça y Arteaga de lizencia y permiso de fabricar y hedificar una cassa en el termino de Galdiz» [856]
Galdizko mintegia:
Mintegiak, garai batean basoari ematen zitzaion garrantziaren adierazgarri dira. Udalak, bere eremuetan, urtero 300 haritz berri landatzeko betebeharra zeukan:
«(...) en cada año según tiene obligación la villa de plantar trescientos robles (...)» [857]
Eta hori egin ahal izateko landareak garatuko ziren mintegiak mantendu beharra zegoen. XVIII. mendearen amaierara arte Bermeoko herriak bere udalaren bitartez lau mintegi mantentzen zituen: Mañukoa, Aguriagakoa, Galdizkoa eta Zuluetaburukoa.
Urtero, gizatalde bat hartzen zen basoetan zuhaitz landare txikiak bildu, garbitu, mintegira eraman eta hantxe birlandatzeko:
«Trabajos en los montes comunes, sacar plantios por si nacidos, volverlos a plantar en parajes determinados despues de limpiarlos y espinarlos y cabas hechas en ellos y en los viberos y montes comunes» [858]
Kasu batzuetan, kanpotik ere ekartzen ziren landareak,
«Zinco mil chirpias que se trajeron de Zornoza para plantar en el vivero de Corta Ederra» [859]
Horrela, basoetan zuhaitzak barriztatu behar zirenerako, landareak hortxe zeuden, aldatzeko prest,
«Cagigos y encinos puestos en la talaya y Landachua» [860]
Mintegi hauek harrizko hormez zeuden inguratuta eta sarritan izaten zuten konpondu beharra,
«Composicion de las paredes del vibero de Galdiz. Operarios, Francisco de Anesagasti Guibeleco, Bautista de Asteinza Tribis» [861]
Azkenik, mintegia zaintzeko arduradun bat hartzen zen:
«Pago a Manuel de Ybinaga, vecino de Baquio por cuidar del vibero de Aguriaga» [862]
Galdizko mintegia Albarezene baserrien goialdean zegoen kokatua eta hortxe dirau oraindik bizirik lekuaren izenak mintegiak berak ez badu irauten ere. Dokumentazioan bere aipamen ugari dago:
«Martin de Anparan y Agustin de Thellaeche (...) an asistido en quatro dias y a puesto dho Asencio [Kortetakoa] los çiento y cinquenta plantios de robles en el termino de Galdiz y los doscientos ciquenta de su obligacion los ha plantado el la dha talaya de esta villa. (...)» [863]
«Composicion de las paredes del vibero de Galdiz» [864]
«Trabajos en los viberos de Galdiz, Maynua, Zuluetaburu» [865]
«Importe de chirpia para los viveros de Mañua, Galdiz y Aguriaga» [866]
«Sacar plantios por si nacidos, volverlos a plantar en parajes determinados despues de limpiarlos y espinarlos y cabas hechas en ellos y en los viberos y montes comunes» [867]
Galdizko kantarak:
Galdizen harrobiak ere bazeuden, Erleko puntatik Galdizko iturrietara bitartean, gaurko errepidearen hegoaldean, Gaztañaditxueta izeneko parajean.
Galdizko gotorlekuak:
Espainiako Historia Akademiak XIX. mendearen hasieran argitaratu zuen Diccionario Historico-Geografico del Pais Vascok, garai hartan, Bermeo aldean zeuden gotorlekuen berri ematen du:
«Para la defensa del puerto hay 3 fortines: el de la colina de S. Eufemia; el de la Atalaya; el de Basterra. Defienden el fondeadero otros 4 fortines: el del Tompon; el de Valdes; el de Machichaco; el de S. Josef (cerca del cabo)» [868]
Ez da ezagutzen Galdizko gotorleku edo fortin hauen kokapena. Seguruenik, kostaldetik gertu egongo ziren nolabaiteko kontrola emango zioten altitude batean jarrita. Gotorleku hauen jarduera edo ekina ugaria izango zen iraganean. 1800ean, adibidez,
«200 rreales inbertidos con la jente que pasaron armados a los fortines de Machachaco en la ocacion o lançe que el ingles corsario quiso acer desembarco de su jente como en efecto se le impidio» [869]
Talaiaren behealdean aurkitzen diren bateriek ez dute zer ikusirik antzinako gotorleku hauekin, ezta Talaian egon zen putzuaren ondoko kuartelak ere, 36ko gerra zibilean eraikitakoak izan dira eta.
Azkenik, bai Diccionario Historico-Geografico del Pais Vascok eta bai Yradik aipatzen duten Valdes, seguruenik, Galdiz litzateke [870].