auzoka / Arane / Berjele (saila)
Berjele (saila)
Kokapena: Arane; IV. mapa (B-4)
Ohar ling.: Ik. Hiriguneko Berjelarte.
Oharrak: Gibele baserri ondoan, bere hegoaldetik. Idatzizko iturrietan Berdela azaltzen den arren, leku-izen honen jatorria bestelakoa da. Ezaguna da aspaldiko garaietan, XVI.-XVII. mendeetan, Bermeo aldean izan zen fruta-arbolen ustiaketa (laranjondoak, limoiondoak, eta abar). Mota horietako sailak izendatzeko gaztelaniazko «berjel» hitza erabiltzen zen normalean, hortik eratorritako euskal toponimoak sortu izan zirelarik. Esate baterako 1576ko testamentu batean zera azaltzen da:
«(...) casa que solia ser y estava sita en Bergelarte en esta dha villa (...)» [835],
Edo 1579ko beste honetan:
«(...) la torre y vergel que yo he y tengo en Vergeleta a do al presente vibo (...)» [836]
Ustez, gaur Breidxelé ahoskatzen den toponimo hau, 'berjel' hitzarekin lotuta dago. Gehiago, kontuan hartzen bada Gibeleko paraje honetan dokumentatua dagoela frutarbolen ustiaketa:
« berjel de naranjos y tierras en el termino de Guibela» [837].
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1910 | Berdela, heredad | BUA 1435. Fincas rústicas |
1923-24 | Berdela, heredad | BUA 404. Fincas rústicas |
__________
[835] BEHA. A-62/44-2; 186.
[836] BEHA. A-62/44-2; 177b
[837] BUA. 910. Escrituras de censos; 30.