auzoka / Arane / Azatarro (errota)
Azatarro (errota)
Kokapena: Arane; IV. mapa (C-3)
Ohar ling.: Ik Arane auzoko Azatarro baserria.
Oharrak: Landabasoko errekan egon zelako ustea dago. XVIII. mendean agertzen den errota hau Azatarro baserriarena delakoan azaltzen da: «Caseria de Azatarro y su molino y ttexeria» [819]. Lehenago, 1644an, beste errota baten aipamena dago paraje honetan, Agirreko errotarena:
«Venta de dos pedazos de tierras, la una labrada en Acatarro, linda por la cavecera con el camino real y por la ondonada el arroyo que vaxa desde el molino de Aguirre para Vermeio» [820]
Baliteke errota biak bat izatea. Gaur egun, ez dago errota hauen aztarnarik.
Idatzizkoa:
1701 | Azatarro de Arguina, molino | BUA AL. 1680-1710 235b-237 |
1702 | Azatarro de Arguina, molino | BUA AL. 1680-1710 275-281b |
1729 | Azatarro, molino y texeria de | BFA. K. 3103/2 1, 20b |
__________
[819] 1729. BFA. K. 3103/2; 1, 20b.
[820] BFA. Bust 200/314; 180-180b.