auzoka / Arane / Arane (auzoa)
Arane (auzoa)
Kokapena: Arane; II eta IV. Mapak
Ohar ling.: Kontsonantez bukaturiko leku-izen hau ia sistematikoki jaso da artikuluarekin: Arana. XIX. mende erditik aurrera, bokal paragogikodun aldaerak agertzen dira: Aranes eta Arenes.
Arana > Aran > Arane > Arene
Oharrak: Arane auzoak, ekialdetik mendebalderantz, Mendiluz eta Bidebarrietatik Burgo mendira arteko lurrak hartzen ditu eta hegoaldetik iparralderantz, Landabasoko errekatik Matxitxakoraino luzatzen da.
1696koa da auzoari buruzko berri zehatz zaharrena:
«de las calçadas de esta villa y de los caminos de como se va a Arana, S. Miguel y Aranondo (...)» [800]
Bere izena Arane baserritik hartzen du, baina auzo hau ezagutu izan da inoiz Sanjuanbide izenaz ere, esate baterako, 1769an:
«Carreteros que han trabajado de voluntad: los del barrio de San Juan Vide: Beitegui, Paco de Guivela, Flores, Echerre, Azatarro, Aranas, Mundo de Altanbira, Aranburus, Azatarrochu, Yturrondo» [801]
Arane, Agirre bezala, Bermeoko hiribilduko auzoa izan ohi da, («barrios de la villa») eta, beraz, Talako Andra Mariako elizbarrutikoa, gainerako baserri auzoak ez bezala; hauek, Almikakoak ziren elizez; Demiku, Mundakakoa.
Arane auzoak, udalerriaren ipar-mendebaldea hartzen du eta bi gune nagusi ditu: ohiko Arane, hau da, Kurtzezarre mendiaren hegoko isurialdea, Landabasoko errekaraino; eta Kaboa, aipatutako menditik iparralderako eremuak hartzen dituena, Matxitxakoraino.
XVIII. mendera arte, hamar ziren auzo hau eratu izan duten baserriak: Azatarrotxu, Etxerre, Azatarro, Arane, Aranburu, Flores, Iturrondo, Beitegi, Altamira eta Gibele. Errotaren bat ere izan da inoiz (Ik. Azatarroko errota).
XVIII. mendean baserri berri bat eraiki zen: Landabaso, eta XIX. mendean zeharo ugaldu zen Arane auzoko baserri kopurua liberalizazio prozesuaren ondorioz. Lehenago oihana edota poblamendu gabekoak ziren eremuetan udal kontzesioen bidez, baserri berriak joan ziren eraikitzen, bai Araneko Kurtziotik herrirantz (Itsasgane, Grandene, Txankane, Etxebarri, Patxotene) bai Beitegiburutik Santa Kruz alderantz (Marinone, Kasakane, Santa Kruz, Abortaga, Axgane) eta bai Galdizko eta Matxitxakoko paraje desberdinetan (Gorostadi, Madari, Juliane, Muskerritxune, Sartzailleku, Peruarezti, Albarezene, Piezaetxe, Iturrieta, Talaiape, Bidekoetxe, Erdikoetxe, Goikoetxe eta Grandene).
1860an eta 1898an, kale eta baserrien Nomenklatorrak egin zirenean, Bermeoko baserri-eremua lau kuarteletan banatu zen eta Aranekoak oso-osorik hartzen zuen Iparraldeko kuartela deitzen zena. 1856an 30 etxek osatzen zuten auzo hau eta 213 biztanle ziren bertakoak [802]. 1860an, Axgane baserria, lehenago Agirre auzokoa zena, Arane auzora pasatu zen [803].
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1696 | Arana, caminos a | BUA 1560. Libro de cuentas 24 |
1698 | Arana, estrada de | BUA 1560. Libro de cuentas 39b |
1731 | Arana, término de | BUA 1560. Libro de cuentas 220 |
1734 | Arana, camino real para | BUA 1560. Libro de cuentas 263b |
1769 | San Juan Vide, barrio de | BUA 1154/3. Libramientos 3b |
1779 | Aranas, barrio | BFA. Bust 195/3 194b |
1779 | Aranas, caminos de | BUA 842. Cuentas 116b |
1782 | Arana, barrio de | BUA 842.Libr. y recibos 52b |
1796 | Aranas, barrio de | BFA. Bust 574/3 3 |
1802 | Aranas, barrio de | BUA 1136. Libr. y recibos 71 |
1818-1850 | Aranes, barrio de | BUA 37/6. Ganaderia 7 |
1820 | Aranas, término de | BFA. Bust 213/2 7 |
1822 | Aranas, barrio | BUA 1313/3. Contribuciones 63 |
1826 | Arana, Aranas, barrio | BFA. K. 1775/6 |
1839 | Aranas, barrio de | BUA 1313/4. Contribución 1 |
1844 | Aranas, barrio | BIBL YrJA 52-54 |
1846 | Arenes, barrio | BEHA A-758/2-53-0 |
1856 | Aranes, barrio | BUA 37/ Nº de calles, edif. |
1857 | Aranes | BUA Padron 1851(3) 97 |
1860 | San Juan Bide, heredad en | BFA. Bust 182/5 |
1860 | Aranas, barrio | BUA 5. Rotul. de calles |
1866 | Pachote o camino de San Juan | BFA. Bust 266/2 4 |
1892 | San Juan vide, término de | BUA 984. Fincas rust.1892 |
1895 | Aranas, barrio de | BAHP.N.BL 7550 91 |
1897 | Arana, barrio de | BAHP.N.BL 8182 110b |
1901 | Aranes | BAHP.N.BL 8571 1476b |
1902 | Aranes, barrio de Aldaurias hoy | BAHP.N.BL 8573 1654b |
1910 | San Juan vide, heredad | BUA 1032. Fincas rústicas |
1973-74 | Arene, barrio | BIBL ErA.EtnB 226 |
1969 | Arana, barrio | BUA 1432/54 4 |
1970 | Arene, barrio | BUA Inventario de bienes 2 |
__________
[800] BUA. 1560. Libro de cuentas; 24.
[801] BUA. 1154/3. Libramientos; 3b.
[802] BUA. 37. Nº de calles, edif.., hab.
[803] BUA. 5. Rotul. de calles.