auzoka / Hirigunea / Portua, Lamera eta Gaztelu / Santa Klara (ermita)
Santa Klara (ermita)
Kokapena: Zehaztu gabe.
Oharrak: Ez dago zehazterik non egon zen, baina bai Portuzarrean egon zela, Santa Klarako atxetatik (Ik. Frantzunatxeta) hurbil. Ermita egon zen ingurutik Baztarrera igotzen diren eskailerek izena mantentzen dute. Bestalde, antzina, Frantzunatxetari Santa Klarako haitzeta esaten zitzaion.
Ezagutzen den aipamen goiztiarrena, XIV. mendekoa da. 1353ko San Pedro kofradiako arudian 50. kapituluan honela esaten da, itsasontziei laguntza emateko unean izan beharreko jokabideaz:
«... y si la tal Pinaza saliere con su gente en socorro del primero en Santa Clara que otra ninguna Pinaza non bayan tras ellas so pena de quinientos maravedices (...) y si dos señas pusieren que bayan dos Pinazas las que primeramente salieren de Santa Clara y que otro ninguno no baya sola dicha pena» [512]
Testuak aipatzen duena Santa Klarako parajea da, baina inolako zalantzarik gabe, tokiaren izena, hagionimoa kasu honetan, ermitaren presentziatik dator. Agiriak, hortaz, zeharka, ermitaren aipamena egiten du.
XVI. mendearen amaieran, berriro aipatzen da ermita hau, Garibayek Ertzilla dorreaz mintzatzean ematen duen kantu zahar baten hasieran (Ik. Torrontero) [513]:
XVII. mendearen amaieran, agiri batean lehenago ermita konpondu zela eta, geroago, aldare aurrea egin zitzaiola zehazten da:
«Data por reparar la hermita de Sta. Clara del puerto menor» [514]
«Pago por el ante altar para la hermita de Santa Clara, poniendo tabla, colores y todo lo demás necesario» [515]
1770ean, ermitari atea berriztu zitzaion [516] eta 1779an, Kristoren eta Andra Mariaren irudietan lanak egin ziren. Urte horretan, margolariaren eta errementariaren lanak ere egin ziren:
«Pago 187 reales y 17 marav. a Juan de Castañeda por el estofado de las dos efigies de la hermita de la Rosa, que son el Christo y Ntra Señora. Pago a Ygnacio de Zumarraga, pintor, por la obra de pintura que se ha egecutado en la hermita de la Rosa como tb. por igual pintura que se ha echo en la de Santa Clara del Puerto» [517]
«Vandas de fierro para una puerta de Santa Clara; cadena de fierro que se le puso a la campana de Santa Clara» [518]
Azkenik, aurrean aipatutako berriztatze guztiak egin ziren arren, 1791n, Francisco Aguiriano Kalagorriko gotzainak, nahiko egoera txarrean zegoela ermita eta, debekatu egin zuen mezarik ematea:
«Visita del obispo Frcº Matheo Aguiriano y Gomez [Kalagorria eta Kaltzadako gotzaina] la ermita de Santa Clara: se halló con suma indecencia, rompido su tejado, podrida la madera y la tabla del pavimento a causa de introducirse las aguas por las muchas goteras y dentro de ella se vio custodiar dos barriles de alquitran y mucha leña, por lo que prohibio se celebre la misa» [519]
Ahozkoa:
Idatzizkoa:
1353 | Santa Clara, ermita de | BIBL Ord.Cofr.Pesc. cap. 50 |
1590-96 | Santa Clara, Portuguichian | BIBL. CBJ. VHG 338 |
1696 | Santa Clara, hermita de | BUA 1560. Libro de cuentas 13b |
1698 | Santa Clara, hermita de | BUA 1560. Libro de cuentas 39b |
1726 | Santa Clara, junto a | BFA. K. 3583/1 82 |
1734 | Santa Clara, ermita de | BUA 1161/6. Cancel. de censos 5 |
1741 | Santa Clara, ermita de | BIBL Lbyr-VI 240 |
1745 | Santa Clara, hermita de | BUA 1560. Libro de cuentas 348b |
1770 | Santa Clara, hermita de | BUA 968/3. Libr. y recibos 47 |
1779 | Santa Clara, hermita de | BUA 842. Cuentas 76,78, 113b, 117b |
1791 | Santa Clara, ermita de | BUA 1624. Cuentas de fábrica 106.107 |
1793 | Santa Clara, ermita de | BIBL ItJR-II 30 |
1825 | Santa Clara, ermita de | BEHA A-758/1-52-2 |
1844 | Santa Clara, ermita de | BIBL YrJA 93-95 |
1928 | Santa Clara, ermita de | BIBL ZbA1 157 |
1987 | Santa Clara, ermita de | BIBL ArrG 100.101 |
__________
[512] Ordenanzas de la Cofradia de pescadores. 1353; 50. kap.
[513] Caro Baroja, Julio (1971); 338
[514] 1696. BUA. 1560. Libro de cuentas; 13b.
[515] 1698. BUA. 1560. Libro de cuentas; 39b
[516] BUA. 968/3. Libr. y recibos; 47
[517] BUA. 842. Cuentas; 76-78.
[518] BUA. 842. Cuentas; 117b.
[519] BUA. 1624. Cuentas de fábrica; 106-107.