IRAKURLEEN TXOKO FEMINISTA
2025-08-29
Noiz, azaroaren 26an Liburutegian, 18:30 – 20:00
Berbagai izango den liburua: ‘"ARIADNAREN HARIRA", egilea Beatriz Fernandez
Laburpena:
Euskal Herriko greba feministetan bide-orri gisa erabili ditugun dosierren analisia egingo du eskuartean duzun liburuak, sexua, zaintza eta estatua hizpide izanik. Diskurtsoaren gaineko kontrola boterea da, diskurtsoak errealitatea sortzen duen heinean. Horregatik, liburuak hitzak bere inpaktu politikoekin lotuko ditu. Diskurtso feminista fintzeko gakoak biltzeko asmoan eta barne eztabaida politikoak hauspotzeko helburuz dago egina. Militante gisa, guretik eta guretzat idatzia da. Menderatzaileek zentzu komunaz dihardute. Baina guk ondo dakigu hizkuntza hegemonikoa erabiltzen dituzten indarkeria-estrategien parte dela. Ez dute lortuko kontzeptuen eraldaketa politikoa gelditzerik. Kategoria propioekin hitz egitea debekatzerik. Jarrai dezala botere lehiak...
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus