lupa

Bermeon euskaraz

Albisteak

Bermeoko Udalak abizenak euskal grafiaz idazteko 2022ko kanpaina abian jarriko du apiriletik aurrera

2022-03-16

Kanpaina hau euskal abizena gaztelaniazko grafiaz idatzita duen herritarrari zuzenduta dago.

Bermeoko Udalak euskal abizena gaztelaniazko grafiaz idatzita duten bermeotarrak abizen hauek euskaraz idaztera animatu nahi ditu. Horretarako, 2010. urtetik egiten duen kanpainari 2022an ere jarraipena emango dio. Ekimen honek UEMAren laguntza du eta martxan jarri zenetik 400 espediente inguru bideratu dira Bermeoko Bake epaitegian.

 

Herritarrek euren abizenak aldatzeko eman behar dituzten pausuak argitzeko UEMA-k eta Bermeoko Udalak prestaturiko informazio-orria eta kartelak banatuko dira hainbat udal zerbitzutan. Hala nola Berhaz bulegoan, idazkaritzan, Gazteria Zerbitzuan (GIZ), Behargintzan, Musika Eskolan, Kultura Sailean, Liburutegian, Kiroldegian, herriko ikastetxeetan, euskaltegietan, Hizkuntza Eskolan…

 

Informazio-orrietan jasotzen dira aldaketa egiteko eman beharreko hiru pausuak:

  1. Erregistro zibilean edo bake epaitegian aldaketa eskatu.
  2. Eskaera orria bete.
  3. Agiri hauek eraman:
    1. nortasun agiriaren fotokopia (adinez nagusia ez denak gurasoena eraman behar du)
    2. hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (epaitegian eskatzen da)
    3. errolda agiria (Udaletxean eskatzen da eta, adinez nagusia ez bada, gurasoena beharko du)
    4. familia liburuaren fotokopia (familia edo seme-alabak baditu); eta seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia, 16 urtetik gorakoak badira.

 

Abizena euskaraz nola idatzi behar den kontsultatzeko: www.euskaltzaindia.eus   

facebook
0
twitter
0

Idatzi zure iruzkina

Ondorengo eremuak bete. * dutenak derrigorrez bete behar dira.

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube