Euskara Saila Udalaren organigramaren barruan sail autonomoa da eta honela dago egituratuta:
- Zinegotzi delegatua – Euskara batzordeburua
- Euskara teknikaria - zerbitzuburua
- Hizkuntza normalkuntzako teknikari-trebatzailea
- Itzultzailea
- Administrari laguntzailea
Sailaren egiteko nagusiak
Helburua izanik, gizartearen arlo guztietan, udalean zein udalerrian, euskara normaltasunez erabiltzeko hizkuntza politika garatzea, egitekoak horretara zuzenduta daude:
- Udalerriko gizarte sektoreetan eragiteko Plan Estrategikoa eta urteko Kudeaketa Plana prestatu, garatu, jarraipena egin eta ebaluatu.
- Udalaren Erabilera Plana prestatu, garatu, jarraipena egin, eta ebaluatu.
- Hizkuntza normalizatzeko lana gizarte sektore guztietara hedatzeko, eragileekin elkarlanean aritu eta elkarlan hori sustatu. Eragileen arteko komunikazioa sustatu eta erraztu.
- Erabilera Plana udalean garatzeko sail eta zerbitzu guztiekin elkarlanean aritu.
- Hizkuntzari prestigioa ematen dioten funtzioetan euskararen erabilera zabaldu eta sustatu.
- Zerbitzuak eta baliabideak eskaini udal langileei, gizarte eragileei eta herritar guztiei.
- Diru-laguntzak eskaini euskara ikasteko, enpresa eta merkatarientzat, gida baimena euskaraz ateratzeko…
- Aholkularitza eta laguntza kalitatezko euskara erabil dadin eta euskararen erabilera sustatzeko aholkularitza, zuzenketa eta itzulpen zerbitzua.
- Euskara planak garatzeko behar den aurrekontua kudeatu.
Batzordeak:
- Euskara Batzordea: Euskara batzordeburuak, hainbat zinegotzik, Euskara teknikariak eta administrari laguntzaileak osatzen dute. Sailak bideratzen dituen egitasmoak aztertu eta onartzeko proposamena egiten die udalaren erabakitze-organoei.
- Euskara Aholku Batzordea: Udalerrian hizkuntza-normalkuntzan diharduten talde, elkarte eta erakundeetako ordezkarien eta herritar euskaltzaleen harreman-organoa da eta egitekoak ditu: Udalerriko plan estrategikoa egiteko aholkuak ematea, urteko planen jarraipena egitea eta oro har, udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko lanekin zerikusirik duten gaiak aztertzea.
Non gaude:
Gizarte eta Kultura Etxea. Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
Tel.: 94 617 91 22 / 94 617 91 04 / 94 617 91 32