Zerbitzuak euskaraz
Euskara alor berrietara zabaltzeko, era askotako zerbitzuak eskaintzen ditu udalak, lan jakin batzuetarako izena emateko aukera dela, merkatuan dauden euskarazko produktuen katalogoa, errenta aitorpena egiteko laguntza eta aholkua, gidabaimena euskaraz prestatzeko materiala, elkarte eta txokoetarako idazki ereduak…
Horrez gain, hainbat alorretan euskara erabiltzeko aukera dago: banketxeetan, eskuko telefonoetan, gps-etan, telefonia, gasa, elektrizitate zerbitzua ematen duten enpresekiko harremanetan... Beti ez da erraza izaten, eskatu beharra dago. Zerbitzu horien gaineko informazioa osatzen joango gara atal honetan.
Informazio gehiago:
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus