Kalinpan
Bermeon kalean asko dabilenari esaten zaio kalinpan. Eta euskararen panpinak izen hori daroa, euskarak kalean berezko lekua duelako, lagunartean, pertsonen arteko harremanetan, bizitza sozialean. Eta Kalinpan hara eta hona ibiltzen da, dantzan, kalejiran, korrika… kirolaria delako, jai zalea delako, umeen laguna delako.
Kale afana asetzen duen edabe magikoa da Kalinpan, ibili ostean izerditu egiten garelako eta egarria asetzeko zer hobeto indarrak berreskuratzen lagunduko digun Kalinpan baino, gaztelaniaren munduan ahituta gaudenean, euskarak ematen digun indarra da Kalinpan, euskaraz egiteko gogoa zabaltzen du Bermeon eta bermeotarrak gonbidatzen ditu bat egin dezaten beragaz.
Kalinpan pun, euskara txapeldun
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus