Jaiobarriak
Udalak ondo etorria ematen die Bermeoko jaioberri guztiei bertso bidez. 2002an hasitako egitasmo honen bidez, gurasoak zoriontzeaz gain, euskararen transmisioaz sentiberatu gura dira.
Jaioberriaren etxean zoriontzeko gutuna jasotzen dute, eta horrekin batera, ume-kantak dituen CDa, autorako pegatina eta bertsoa, koadroan ipinita.
Bertso guztiekin urteroko liburua osatzen da. Liburu horretan jasotzen dira ume bakoitzaren izen-abizenak, jaiotze-data, bertso-papera eta argazkia. Bertsoaren azpian, bertsolarien izena aitatzen da eta bertsoa kantatzeko doinua ere.
Eta hori guztia biribiltzeko, urteko liburua jai polit batean aurkezten da eta aurreko urteko jaioberriak, gurasoak eta familiak batzen dira, pailazoen emanaldian ondo pasatzeko, liburua jaso eta urteko argazkia ateratzeko. Jai horretan guraso batzuek kantatzen edo irakurtzen dute euren umearen bertsoa.
Egitasmoa hasi zenetik, 2.627 umek dute euren bertsoa, eta 2020ra arte, hamazortzi liburu argitaratu dira.
Gurasoen aldetik harrera oso ona dauka egitasmoak eta horren froga da urteroko jaian batzen den familia kopuru handia.
Materiala:
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus