Guraso eta etorkinentzako euskara ikastaroak
2024-2025 ikasturterako matrikula zabalik irailaren 21etik urriaren 11ra. Berhaz bulegoan
Gurasoentzako eta etorkinentzako ikastaroak udalerriko euskaltegi biekin elkarlanean antolatzen ditu Bermeoko Udalak, familia bidezko transmisioa indartzeko, euskara ez dakiten gurasoei ikasteko erraztasunak emanez, eta, kanpotik etorri direnentzat euskara ikasteko aukera zabaltzeko. Ikastaro hauetan interesa dutenek urriaren 11ra arte eman ahal izango dute izena Berhaz bulegoan.
Gurasoei zuzendutako ikastaroak AEK euskaltegian izango dira, eta 20 euroko prezioa.
Etorkinentzako ikastaroari dagokionez, Gotzon Garitonaindia euskaltegian antolatzen da, eta 120 orduko ikastaro hau urrian hasiko da. Matrikularen truke 10 euro ordaindu behar dira, gehi materiala.
Matrikula egiteko beharrezkoak direnak eta eskuratu daitezkeen diru laguntzei buruzko informazioa jasoko dute euskaltegietara joaten direnak, izan ere, HABEk, Udalak eta Bizkaiko Aldundiak dirulaguntzak eskaintzen dituzte, ikasleek ordaintzen duten matrikula-gastuetan ahal denik eta erraztasun handiena izan dezaten.
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus