lupa

Bermeon euskaraz

egitasmoak

Euskara-planak

Azalpena

Geurien be bai proiektuaren helburua da herriko elkarte, establezimendu zein enpresek euskararen aldeko urratsak ematea. Horretarako Euskara-plana tresna ezin hobea da.

Geurien be bai egitasmoaren baitan, neurrirako Euskara-planak egiten dizkiegu hitzarmena sinatzen duten eragileei.

Zergatik sustatzen ditugu Euskara-planak?

  • Gizarte-erantzukizuna: gero eta garrantzitsuagoa da erakundeek inguruan duten gizartearen kezkei erantzuna ematea. Euskal gizartea euskara normalizatzeko lanean ari da eta enpresek, elkartek… ere urratsak eman behar dituzte norabide horretan.
  • Gero eta gehiago dira langile eta kide euskaldunak euskarak erakunde edo enpresaren barne-kohesioa hobetzen du, langileen eta kideen asebetetzea areagotu eta enpresarekiko/elkartearekiko identifikazioa handitzen laguntzen du.
  • Bezeroarekiko arreta: bezeroarekiko harretan, bere hizkuntza erabiltzeak eskainitako zerbitzuak hobetzea dakar.
  • Legedia: azken urteetan hizkuntza-eskubideen esparruan onartu diren legeen bidetik (Euskararen legea, Kontsumitzaileen legea) joan behar du enpresak ere, atzean ez geratzeko.

Zer dira Euskara-planak?


Enpresaren ezaugarri eta premietara egokitutako prozesu planifikatuak dira. Euskara-planen helburuak honako hauek dira:

  • Euskararen erabilera edota presentzia areagotzea.
  • Erakundea edo enpresa euskararen gestioaz jabetzea eta plana bideratzeko egitura eratzea.
  • Hizkuntzen erabilera eta presentzia arautzea.

Plana aurrera eramateko eman beharreko urratsak

 


Diagnostiko-ereduak:

Zertan hobetu?


Baliabideak

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube