Geurien be bai
Zer da Geurien be bai?
Geurien be bai, Bermeoko Udalaren Euskara Sailak 2004. urtean martxan jarritako egitasmoa da.
Herrian euskararen erabilera eta presentzia handitzea da helburua, plana erakunde bakoitzaren behar eta ezaugarrietara egokituz, eta euskara erakundeen kulturan eta kudeaketarako sisteman sartuz.
Egitasmoarekin bat egitea erabakitzen duten enpresa eta elkarteek urte beteko hitzarmena sinatzen dute Bermeoko Udalarekin. Hitzarmen horren bitartez enpresek eta elkarteek euskara gehiago erabiltzeko konpromisoa hartzen dute.
Elkarte eta enpresek hartzen dituzten konpromisoak
Udalak hartzen dituen konpromisoak
Egitasmoen urratsak
Parte-hartzaileak
Guztira, 100 inguru dira planean parte hartzen ari diren erakundeak: herriko enpresak, elkarte profesionalak, sindikatuak, kirol taldeak, kultur taldeak, txokoak, musika elkarteak, ostalariak, merkatariak, turismo-eragileak…
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus