lupa

Bermeon euskaraz

egitasmoak

Euskaraldia

Euskaraldia, lehenengoz, 2018ko azaroren 23tik abenduaren 3ra burutu zen. Ariketa masibo hori antolatzeko Euskal Herri osoko 400 herritik gora aritu ginen lanean, bakoitza bere herri-batzordearekin. Herriez gain, entitateek ere sustatzaile moduan hartu zuten parte: 200 entitate inguruk eman zuten izena Euskaraldia euren ingurunean zabaltzeko.

Horrek guztiak ekarri zuen 225.000 herritarren partehartzea, ahobizi eta belarriprest txapa jarrita. Hizkuntza ohiturak aldatzen ari gara!

Zorionak Bermeon partu hartu duzuen guztiori, 2924 herritarrek eman dugu izena eta 11 egunetan Ahobizi edo Belarriprest bezala aritu gara!

 

smileysmileyBermeoko Udalak Euskaraldiaren baitan egindako bideoa smileysmiley

 

Eta orain, erronka berria daukagu. Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra, Ahobizi eta belarriprest ugari ibiliko gara Bermeon eta ariguneak antolatuko ditugu entitateetan.

Motorrak berotzeko, egun hauetan ekimen bi ditugu martxan:

           -Etxealditik Euskaraldira. "Ikusi bideoak behean"

      *Ohitura aldaketa etxetik ikasten da

           -Arrarik Arra lehiaketa mundiala, apriliaren 24tik aurrera.

 -Bideo laburrak:

        *Badator Etxealditik Euskaraldia

        *Etxealditik Euskaraldira: zer egingo dugu?

        *Ze hizkuntzatan hitz egiten dut etxean eta etxetik?

Horren aurrean, UEMAtik ere argi dauka beharrezkoak dirala Etxealditik Euskaraldira moduko ariketak.
UEMAko lehendakari Iraitz Lazkanoren elkarrizketa honetan nabarmendu doguz etxeko erabileraren inguruko gure ardurak/kezkak, eta ekimenagaz bat egiteko arrazoiak:

http://www.uema.eus/2020/04/20/euskararentzat-arnasguneak-ezinbestekoak-diren-bezala-euskaraldia-bezalako-arnasgailuak-ere-beharrezkoak-dira/

Gainera, facebook, twitter eta instagram bitartez jarraitu ahal gaituzue. Hurrengo estekak sakatuz:

        *www.facebook.com/euskaraldiabermeo

        *https://www.instagram.com/itsosopetekue/

        *https://twitter.com/EuskaraldiaBer1

        

 

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube