BERBALAGUN
Zer da berbalagun?
Astean behin lagunakaz alkartu eta gustuko ekintzak eginez, euskeraz berba egitea. Horixe da berbalagunak daukan helburua.
Lagun taldeak astean behin alkartzen dira, zaletasun, adin eta denbora librearen arabera eta talde bakotxak erabagitzen dau zer egin, noiz eta non. Ganera, beste ekintza batzuk antolatzen doguz: tailerrak, urteerak, hitzaldiak, argazki emonaldiak...
Norentzat da?
Euskeraz berba egin gura dauen edozeinek parte hartu leike, ikasle izan edo ez, berba egiteko gogoa baino ez da behar.
Euskeraz ondo berba egiten dabenentzako be bada, trebatu gura dabenagaz astean behin batuz laguntza ederra emoten da-eta. Gustuko ekintzetan parte hartzeko aukerea izango da eta aldizkarian argitaratzen dan lehiaketetan parte hartzeko be.
Horretaz gain, hainbat ekintza ere antolatzen ditugu, zer egiten dugun ikusteko bisitatu gure bloga: www.berbalagun-bermeo.blogspot.com
Berbalagun aldizkaria:
Berbalagun lehiaketa:
2020ko azaroan lehiaketa berria!!
Izena eman:
http://www.dinamizatzaileak.praktikatu.org/index.php? option=com_chronoforms&chronoform=Izena_Eman
Harremanetarako:
607 609 580 (Marimar, dinamizatzailea)
AEK euskaltegia. Tel.: 609 462 018
Gotzon Garitaonaindia euskaltegia. Tel.: 688 651 491
Hizkuntza Eskola Ofiziala. Tel.: 94 618 07 91
www.berbalagun-bermeo.blogspot.com
© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus