lupa

Bermeon euskaraz

egitasmoak

Benetan maite nauzu?

benetan maite nauzu?

“Benetan maite nauzu?”, bermeotarrek euskara zenbat maite duten ezagutzeko test-a, kaleratu du Bermeoko Udalak, herriko guraso-elkarteetako amekin eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, Geurien be bai egitasmoaren baitan.

Euskaldunok euskara erabiltzeko topatzen ditugun traba eta zailtasunei aurre egiteko argumentarioa landu zuten Bermeoko guraso-elkarteetako kideek urte hasieran. “Batzuetan, lotsagatik, edukazio falta dela pentsatzeagatik, erosotasunagatik… hizkuntza aldatzen dugu zenbait egoeren aurrean. Baina horretaz kontziente gara?”, galdetu du.

 “Benetan maite nauzu?” galdetegiak gurasoek landutako argumentario hori du oinarri. Norberak egoera jakinen aurrean duen hizkuntza-jokabidearen inguruan hausnartzea da test-aren helburua, baita egoera horietan umorez jokatzen ikastea ere.

Galdetegian 10 galdera eta 3 erantzun posible daude eta erantzunak aukeratuta, euskara zenbat maite dugun jakiteko aukera izango dugu. Gai horren inguruan lanean jardun diren gurasoek banatuko dituzte galdetegiak datozen asteetan, euren lagunei, senideei, bizilagunei, lankideei, maitaleei...

 

Galdetegia: BENETAN MAITE NAUZU?

Zuretzat

© 2015 Bermeoko Euskara Saila
Gizarte eta Kultura Etxea.
Irakaskintza 14-16; 2.3 gela
48370 Bermeo (Bizkaia)
Tel.: 94 617 91 22
euskera@bermeo.eus

FacebookYoutube